Durangoko Energia Komunitatea
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Herriaren Eskubideak-Independientes

Saharako emakume gidariak

saharako emakume gidariakSaharako eremu latzetik berri pozgarri bat heldu zaigu. Behintzat, hala iruditzen zait niri. Ghalia y Mana ahizpek autoeskola bat zabaldu dute Tindufeko Dajla kanpamenduan.

Zer dela eta bururatu ote zaie? Beharrizanak gure irudimena eta asmamena piztu egiten omen ditu eta, kasu honetan horrela dirudi.

Egun batean, 22 urteko Mana gaztea erditze minak sentitu eta ospitalera eraman zuen auzoko gizonezko batek bere automobilean, arrapaladan. Ahizpa Ghaliak ere lagundu zion. Presaren eraginez baina, Manaren oheko erropak eta jaioko zen umearenak ez zituzten hartu. Hortaz, Ghaliak kanpamendura itzuli behar izan zuen erropatan. Kotxerik ez zuenez, oinez egin behar izan zuen etxerainoko bide luzea, bero ikaragarria jasanez. Gauza bera bueltan.

Joan etorriak lehertuta utzi zuen. Egun horretan, Ghaliak, gidatzen ez jakiteak suposatzen zuen muga inoiz baino argiago ikusi zuen eta, ospitalera heltzean, ahizpa Manarekin partekatu zuen bere inpotentzia eta frustrazioa.

Kikildu ordez ostera, ahizpa biek plan bat egin zuten ospitalean bertan.”Gidatzen ikasi behar dugu” pentsatu zuten. “AUTOESKOLA bat zabalduko dugu emakumeok gidatzen ikasteko eta egoera hau aldatzeko” erabaki zuten. Eta, esan eta egin.

Handik gutxira lortu dute euren ametsa. Tindufeko Dajla kanpamenduan emakumeentzako autoeskola martxan da. Lau emakumek kudeatzen dute. 100 ikasle aurreikusten dituzte datozen 8 hilabeteetan. Mana izango da zuzendaria eta Ghalia haren laguntzailea. Irakaslea ere aurkitu dute.

Pauso garrantzitsua iruditzen zait Saharako emakumeentzat. Urrats handia bizimodu gogorra duten kanpamenduetako andrentzat. Esanak esan, han ere emakumeak bigarren mailakoak baitira. Nire ustez, Mana eta Ghaliaren inguruko emakumeek eskertuko dute haien ekimena. Ezohikoa izango da kanpamenduetan emakumeak bolantean ikustea baina, ohituko dira.

Mana eta Ghaliaren ekimenak arrakasta izatea espero dut. Gidatzeak ez dizkigu kate guztiak hausten baina, gidatzen jakiteak askatasuna handia ematen digu eta neurri batean, gizonen menpekotasunetik libratzen gaitu. Laburbilduz, autonomia irabazten dugu gidatzen jakinda.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 169
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados