Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Petra

Herenegungoa ez zen egun
arrunta izan. Grisa, euritsua, luzea
eta ziklogenesia zetorrela eta,
beldurtuta geunden. Ez dut errez
ahaztuko egun madarikatu hura.

Egun batzuk libreak nituela eta
Bartzelonara joatea erabaki nuen.
Hasiera batean, autobusez joatea
erabaki zen baina bidaia luzeegia
zenez, egun batetik bestera eta
internetez, kostu baxuko hegaldia
hartu nuen. Ez dut gogoratzen
zenbait ordainduta baina uste dut,
30 eurora ez zela iritsi. Merkea eta
gainera denbora laburrean bertan
egongo ginelakoan, ba… oso
pozik. Eup!

Hegazkina hartu aurretik,
lanera joan behar zen eta
bulegoko lana amaitu. Txostena
bukatu behar da,
prentsaurrekorako deialdia
bidali… Ez nintzen
konzentratzen baina tramite
batzuk egin behar ziren.
Arratsaldeko hirurak noiz iritsiko
zirenaren zain nengoen, eta eguna
luzeegia bihurtu zen.
Horrelakoetan badakizue zer
gertatzen den ezta? Ezin bukatu.
Erlojuko orratzak hiruretan jarri
zirenean, korrika batean, maleta
hartu eta beste lagun birekin
batera autoa hartu eta tick-tack
batean,  Loiuko aireportura
heldu ginen. 

Hegazkinean sartu eta eseri
ondoren, lasaitasun ederra hartu
genuen. Halako batean, lehiotik
hegazkin bat ikusi nuen, nigana
zuzen-zuzen zetorrela eta gure
hegazkina leku batetik bestera
mugitzen hasi zen. Ai ama!
Inertziaz edo, nahi gabe, burua
makurtu nuen, eta lehiotik
urrundu, badaezpada. Ez pentsa
baina nire bizitzaren azken orduak
iritsi zirela pentsatu nuen. Ufa!

Beldur nintzen eta beldur horri
aurre egiteko, lasaitzeko pirulak
poltsotik atera nituen. Hegazkinari
beldur handia diot eta
horrexegatik, medikuak esanda,
pirula bat hartu nuen baina
hegazkinean  sartu aurretik.
Ziklogenesia zetorrela eta, ez
ginen konturatu. Bartzelonara
joateko ilusioarekin… Alerta
gorrian geunden eta guk jakin
barik. 

Bidaiatzeko egunik okerrena
aukeratu genuen eta hala izan
zen. Nire buruari esaten nion behin
eta berriz, ez da ezer gertatuko.
Jogako klasean hainbeste aldiz,
errepikatzen dituzten arnasketa
ariketak egiteri ekin nion. Arnasa
Poliki hartu, hamar segundotan
eduki eta ondoren, bota. Horrela
behin eta berriro lasaitu arte baina
ezin, hegazkina asko mugitzen
zen. Batetik bestera zihoan eta
gerrikoa denbora guztian lotuta. Ai,
ene! Ez dakit bizirik irtengo garen.
Aterriza como puedas eta horrelako
filmeetaz gogoratzen hasi nintzen.
Aitortzen dut beldur handia
nuela. 

Segunduak ziren baina guztia
ahaztu nuen. Ematen du konortea
galdu nuela baina ez. Halako
batean, lehiotik hegazkin bat ikusi
nuen, eta beste bat, eta beste bat.
Bartzelonako aireportuan nengoen.
Negarra ere atera zitzaidan,
hegazkinak lurra hartu zuenean.
Denak txaloka hasi ginen.
Aitortzen dizuet, aurrerantzean,
hegazkina hartu aurretik,
eguraldiaren iragarpenari arreta
pizka bat jarriko diodala. Ez dut
hegaldi intentsurik nahi! 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados