Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Pertsona toxikoak

Grezieratik datorkigu
“toxiko”
berba,
τοξικó&a
mp;ta u;ητ toxon,
gezi muturra eta, zabalkuntzaz gezi muturrean
jartzen den pozoia, bizidun bati emanez gero,
eragin kaltegarriak dituen edozein substantzia
kimiko adierazteko erabiltzen da. Toxiko hitza
metaforikoki ere erabil daiteke eragin toxikoak
deskribatzeko.

Psikologiatik abiatuta, pertsonentzat
toxiko hitza erabiltzea ohikoa da gaur egun,
hau da, pertsona toxikoak, toxic people. Baina
nortzuk eta zelakoak dira pertsona horiek?
Hainbat pertsona toxiko mota omen daude. Ez
dute txartelik eramaten baina ezaugarri
nabariak dituzte. Niri beldurrik handiena harro
edo arrogante toxikoek sortzen didate.

Izan ere, hari mehe batek bereizten ditu
harroa (arrogantea) eta norbere buruarengan
konfiantza duen pertsona.
Konfiantzak iradoki,
inspiratu
egiten du;
arrogantziak ikaratu.
Pertsona arroganteak ingurukoak baino gehiago
direlakoan bizi dira, edota beste modu batean
esanda, ingurukoak gutxiago direlakoan.
Norbere buruarengan konfiantza duenak ez ditu
ingurukoak suntsitzen, arroganteak bai.
Arroganteak ingurukoak gutxietsi eta suntsitu
egiten ditu etenbarik. Eta txarrago dena,
arroganteek: manipulazioaren artean maisu
edo maistrak izanik, erraz lortu ohi dute beren
helburua.

Lantzean behin, denoi suertatzen zaizkigu
inguruan horrelako pertsona suntsitzaileak. Ez
dute arrisku oharrik eramaten eta, konturatzen
ez bagara, kalte egin diezagukete. Orain dela
gutxi “pertsona toxikoak” etiketa
egokitu zaiela jakin izan dut eta izendapen
aparta iruditzen zait. Giroa eta aldartea erabat
intoxikatzen dutelako.

Behin baino gehiagotan, identifikatu arte
urduri jar gaitezke pertsona toxiko baten
ondoan gaudenean, sarritan lur jota amaitu
ahal dugu berarekin lan edo hitz egin ostean.
Horrelakoetan saiatu behar dugu kontuz
ibiltzen eta adi egoten. Horixe da psikologoen
gomendio: argi ibili, ahal dugun neurrian,
aldendu pertsona toxikoengandik.

Egia esan, urrunetik begiratuta, izugarrizko
pena ematen dute pertsona toxikoek. Tamalez,
nekez disfrutatuko dute bizitza honetan
(hurrengoan ere ez, seguru asko). Hurretik,
berriz… hobe gehiegi ez gerturatzea,
babes barik behintzat. Kontuz
pertsona toxikoekin!

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. langilea

    Batzuetan ezin izaten gara aldendu, lanean gertu-gertu ditugulako.

    Nire ustez, barne arazodun jendea izaten da, norbere buruarengan konfidantza falta duena (nahiz eta beste itxura batzuk egin), emozionalki heldutasun faltakoa eta oso konplikatua.

    Pena da persona horiek karteltxo bat ez eramatea, abisu emanez, disgusto ugarien iturri dira-eta.

    Deja una Respuesta
  2. langilea

    Batzuetan ezin izaten gara aldendu, lanean gertu-gertu ditugulako.

    Nire ustez, barne arazodun jendea izaten da, norbere buruarengan konfidantza falta duena (nahiz eta beste itxura batzuk egin), emozionalki heldutasun faltakoa eta oso konplikatua.

    Pena da persona horiek karteltxo bat ez eramatea, abisu emanez, disgusto ugarien iturri dira-eta.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados