Garaiko Udala
Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Noiz arte?

Opor egun batzuk heldu zaizkigu. Ohera berandu sartzen gara, kirol apur bat egin behar dela eta, bizikletaz ibiltzeko bide gorriak aurkitu eta egunak luze jo eta denok gaude nekaturik. Nire alabarentzat lo egiteko ordua iritsi da. Alabak, ohean ipuin bat eskuartean, zera galdetu dit, ea neskak futbolariak izan ote diren. Baietz erantzun diot, ???ni umea nintzenean, nik futbola maitatu nuen eta ahal den guztietan aritzen nintzen futbolean???.

Eta handitan zergatik ez zinen futbolaria izan? Ba, oso zaila delako erantzun nion.Baina berak beste argudio bat eman zidan. ???Ez, ama. Futbola mutilentzako da. Ez dira emakume futbolariak ezagutzen eta telebistetan ez dituzte emakume futbolarien partidak erretrasmititzen???. Eta nork esan dizu hori? Ba, eskolan ikusten dut eta mutilak hori esan digute.

Noiz arte? Noiz arte betiko rolak? Noiz arte ikasketa batzuk mutilentzako eta besteak, berriz, neskeentzako eta noiz arte ere, kirol batzuk gizonezkoentzako eta beste batzuk, berriz, emakumeentzako?

Gauzak ez dira aldatzen egun batetik bestera. Ados nago baina belaunaldi batetik bestera? Gauzak ez dira ondo egiten, ala?

Berdintasunaren alde gero eta ahots gehiago entzuten dira baina nire alabak esandakoak entzuterakoan. Ai, ene!

Arratsaldean, berriz ileapaindegira joan naiz eta han entzun ditut entzundakoak! Jaunartzeak eta ezkontzak egiteko garaia denez, prestaketa lanak pil-pilean daude. Eta ezkontza aurreko despedidak ere.

Nire alboan, 9 urteko neskatila bat. Bere orrazkera dotorea da eta jantzi beharreko soinekoa benetako erreginarena dela esan du. 9 urte besterik ez ditu eta bere amari izugarrizko aginduak eman dizkio eta bere ama, denari baietz erantzun dio. Egon naiz esateko erreginak ez dira existitzen, ipuinetan agertzen diren kontuak dira  baina isildu egin naiz. Niri hor kopon!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados