Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Neskatila

Koinataren laguna kezkatuta,
arduratuta dago. Egun batetik
bestera, bere alabaren izaera
aldatu da. Transformazioa
handiegia izan da. Bere
alabatxoak, hamabost urterekin, bi
seme-alaben artean txikiena eta
neska bakarra, jada ez dago ados
hark esan eta egiten duen
ezerekin, ez du bere anaiarekin
gehiago jolastu nahi, eta bakean
utz dezan besterik ez dio eskatzen
amari. Aitari ordea, kasu gehiago
egiten dio. Jakina, Maddi alaba
nerabezaroan sartu-sartuta dago.
Orain, amaren zoritxarrerako,
amatxo jada ez da amatxo, soilik
ama baizik. Denbora laburrean
aldaketa handia eman du. 

Ama atzetik duen bitartean,
Maddik bere gelako bihurrien
liderrak ez baitu pakean uzten.
Bere aurpegia pikortsua da eta
titiak hasi zaizkio. Baita ileak bere
gorputz lirainean. Besapeetan
batez ere eta bere titi txiki horiek
gordetzen saiatzen da. Urteko
errebizioa egitera bere
medikuarengana joan da eta
ortodonzia aparailua jarri behar du.
Ez du nahi eta han dabil, bere ama
xirikatzen. Kalean, berriz, bera
baino dezente zaharragoa den
saskibaloiko entrenatzailearen
begirada erotuta dauka gure
nerabe galdua. Ai ene!  

Ni ere kezkatuta nago
Maddirekin. Arraroa sentitzen dut,
nigandik urrun, errebelde. Hori bai,
bere amarekin are gehiago. Uff,
pazientzia galanta behar da, eh?
Bere amak agindua eman eta
erantzuna berehala. Beti ezetz eta
jendearen aurrean bada, oilategi
bateko oilarra balitz bezala jartzen
da eta eta bere ahotsaren tonoak
dezibelio guztiak gainditzen ditu.
Nik belarrondoko bat gustora
emango nion, bai horixe. Zein
errespetu falta!

Aurten gainera, festatik festa
ibiltzeko proposamena luzatu dio
bere amari eta ez daki zer egingo
duen. Udan festak dira nonnahi eta
gure neskatilak festarik festa
ibiltzeko gogoa dauka bere
koadrilarekin eta ziurrenik, bera
baino zaharragoa den entrenatzaile
horrekin. Bere gurasoekin ez du
ezer jakin nahi eta aurreko
urteetan Alacanteko herri galdu
horretara joaten baziren ere
aurtene ez  dakit. Sumatzen
dut, uda beroa datorrela eta ez
iragarrita dagoen eguraldiagatik,
eh?  

Horrelako jarrerak
ikusterakoan nire buruari galdetzen
diot, eta gu 15 urterekin
horrelakoak ginen? Beste garaia
zen eta egia esan, aitaren
 ahotsa altxatuz gero,
zigortu egiten gintuzten. Beldurra
ere izan zitekeen  baina
errespetoa ere handia. Momentu
haiek biziko ditugu baina
oraingoan paperak aldatuta. Gu
gaude gurasoen papelean eta ia
zer egiten dugun. Bizitzaren eta
udako komeriak besterik ez dira
hauek.  

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados