Friso
Friso
Friso
Friso

Memoria, reconocimiento y reparación

Entre la constante avalancha de noticias, Fake News y salidas de tono, siento que una noticia ha pasado injustamente desapercibida: hace tres semanas el Ayuntamiento de Durango sacó una Beca de investigación para el estudio de las migraciones internas y su aportación económica, social y cultural. Ese es el nombre con el que se ha bautizado esta beca que, a mi parecer es fundamental.

Se trata de una idea que surgió hace 4 años y presentamos mediante moción en el pleno de octubre de 2017 desde EH Bildu. Tengo que admitir que la defensa de esta propuesta ha sido una de las que más me ha emocionado durante los 6 años que llevo en el Ayuntamiento.

Como bien dice el título, esta investigación tiene como objetivo analizar la aportación que hizo la migración estatal que llegó a Durango entre las décadas  50-80. Y cómo no, darle la relevancia que tanto merece a la labor que realizó toda esa gente humilde y trabajadora, que ayudó a crecer y forjar nuestro pueblo y su carácter.

En estos tiempos en los que vuelven a resurgir (si es que alguna vez se fueron) los discursos de odio hacia lo diferente, es más importante que nunca poner en valor estas migraciones, ver lo esenciales que son para cualquier sociedad e intentar no repetir errores que ya se cometieron.

Y porque no queremos volver tropezar con las mismas piedras, queremos que esta investigación sirva también para la autocrítica. Tristemente, a todas nos suenan palabras como “maketo”, “koreano”, “mantxurriano” o “belarrimotz”. Términos que servían para señalar y estigmatizar al quienes considerábamos diferentes, insultos que buscaban cambiar al “otro”, moldearlo y pasarlo por el filtro propio.

La convivencia es algo que nunca puede ser impuesta, que se construye conjuntamente con las voces de todas o que no será. Por ello, es importante recabar las vivencias de quienes tuvieron que migrar. Estos relatos también son la historia (viva) de Durango.

Igual que podemos encontrar en pueblos de Andalucía, Castilla o Galicia el recuerdo de conciudadanos que tuvieron que marcharse, es necesario que Durango también los recuerde, porque sin estas gentes nuestro pueblo no sería lo que es. Durango es esa mujer que nació en un caserío de la villa, ese hombre que vino de una pequeña aldea de Ourense o el que llegó de un pueblo de Extremadura. Y también es esa joven que partió de Guinea Ecuatorial o la que cruzó el Atlántico dejando atrás su Colombia natal.

Memoria, reconocimiento y reparación para una sociedad en la que quepamos todas. Memoria, reconocimiento y reparación para no olvidar a nadie y construir un futuro diverso y enriquecedor.


Memoria, aitortza eta erreparazioa

Egunero jasotzen ditugun berri, Fake News eta bestelako oharren artean, injustuki bigarren plano batean gelditu den notizia bat badela uste dut: duela hiru aste Durangoko Udalak “Barne-migrazioa eta beraien ekarpen ekonomiko, sozial eta kulturala aztertzeok ikerketa-beka” plazaratu zuen. Horrela deitzen da, nire aburuz, guztiz beharrezkoa dugun beka hau.

Ideia duela 4 urte sortu zen eta EH Bildutik mozio bidez aurkeztu genuen 2017ko urrian Osoko Bilkuran. Onartu beharra daukat udalean zinegotzi gisa nabilen 6 urteetan gehien hunkitu nauen defentsa izan zela hura.

Izenburuak ondo dion moduan, 1950 eta 1980 urteen artean gurera iritsi ziren migrazio estatalak Durangori egindako ekarpena aztertu gura da. Eta nola ez, hainbeste merezi duen garrantzia ematea jende xume eta langile horrek egin zuen lan horri, gure herria eta bere izaera hazten eta eratzen lagundu baitzuen.

Desberdinaren aurkako gorroto diskurtsoek berriro gorantz egin duten une hauetan (inoiz joan izan badira bederen), nahitaezkoa da migrazioei dagokien balioa ematea, ikusteko zein beharrezkoak diren edozein gizartek aurrera egin eta akats berdinak ez egiteko.

Horregatik, beka hau autokritikarako abagune izatea espero dugu baita ere. Tristeki ezagunak egiten zaizkigu denoi “maketo”, “kroeano”, “mantxurriano” edota “belarrimotz” bezalako hitzak. Desberdinak direla deritzogun hori seinalatu eta estigmatizatzeko erabili izan diren berbak, “bestea” aldatu, modelatu eta gure bahetik pasatzeko erabili izan diren irainak dira.

Elkarbizitza ezin daiteke inposatutako gauza bat izan; denen ahotsak entzunda egingo da edo ez da sekula lortuko. Horregatik da horren baliotsua migratu behar izan duten horien esperientziak biltzea. Bizipen horiek Durangoren historia (bizia) baitira.

Beraien sorterria atzean utzi behar izan zuten herritarren oroimena aurkitzen dugun bezala Andaluzia, Gaztela edo Galiziako herrietan, gurean ere goraipatu behar ditugu, Durango ez baitzen berdina izango beraiek gabe. Durango bere auzo bateko baserrian jaio zen emakumea da, Ourenseko aldea txiki batean jaio zen edota Extremadurako herrizka batetik heldu zen gizona. Eta baita Ekuatoreko Gineatik iritsi zen edo Atlantikoa zeharkatuz bere jaioterri den Kolonbia atzean utzi zuen emakume gaztea.

Memoria, aitortza eta erreparazioa denok tokia izango dugun jendarte bat sortzeko. Memoria, aitortza eta erreparazioa inoiz ez ahantzi eta etorkizun anitz bezain aberasgarria eraikitzeko.

Aritz Bravo Durangoko zinegotzia da (EH Bildu)

Artículos: 39
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (15 votos, media: 4,67 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. Pako

    Etorkinen semea izanik, zera esan behar dizut: nire arbasoak ez ziren herri hau altzatzera etorri, baizik eta gosea kentzera.

    Deja una Respuesta
    1. Aritz Bravo Zubillaga

      Ezbairik gabe Pako. Helburu horrekin etorri ziren arren, herri hau altxatzen lagundu zuten. Eta bere momentuan jasotako bazterkeriaren aurrean, Durangok esker ona zor diola uste dugu, orain dela gutxi Boni eta bere moduko martxanterekin egin izan den bezala.
      Etortzeke daudenei ere ongi etorria emango dien herria badugu helburu, horrelako aitortzak beharrezkoa direla deritzogu.

      Deja una Respuesta
      1. Pako

        Eta nire aitite falangistaren kasuan? Errekonozimendu berbera ere merezi du?
        Ez dut uste Aritz. Gauza bat da ez ahaztea, eta kontrakoa, goraipatzea. Ez zaitezte populismoaren hatzaparretan erori, mesedez.

        Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados