UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Kale kantoitik

Kalera irten besterik ez dago berdintasun esparruan aldaketa handiegirik ez dagoela ikusteko. Lana amaitu eta lagun batekin gimnasioan egon ondoren, kafetegi bateko terraza batean jarri gara, eta hor jardun dugu, batak besteari kontu-kontari, arratsaldeko azken ordurarte, afaltzeko ordua iritsi arte. Eguraldi bikaina, gaurkoa.

Kafetegian geundela lehen solairuko gizon nagusia ikusi dut, bere emaztea orain dela bost urte hil zen bihotzekoak jota eta ordutik hona, bakarrik ikusi dut. Gaixoak bere seme- alabak lanean izango ditu, eta ez du gauera arte kalea zapaltzeko aukerarik izango. Orduan, bai, eguerdiko eguzki epel gozagarriaren izpiak aprobetxatuz, kalera irten da. Triste dabil bere emaztea hil zenetik baina eguraldi eguzkitsua dagoenez, batzuekin eta besteekin hitz eginez, denbora ematen du. Handik gutxira, bigarren solairuko emakume bat alboan eseri zaigu. Telefonoz hitz egiten ari da, badirudi bere senar ohiarekin dela. Berarekin izandako seme-alaben gastuak ordaintzeko eman beharreko diru kopurua emateko arazoak ditu eta haserre dabil. Uff! Eta beste alboan, etxeko administratzailea dabil eskuz idatzitako paper zuri batean sinatuko genuen eskatu digu.

Zer da, baina? Solairuko igogailuan hainbat aldiz aurkitu dutela zakur eder baten pixa eta bere jabearen atxetik dabiltza. Jabea lanean izango du, eta ez du gauera arte kalea zapaltzeko aukerarik izango. Orduan, bai, egunean bota dituen pixak gustora botatzen ditu igogailuan. Ez dio denborarik eman kalera irtetxeko. Guztia salatzeko, auzotarren sinadurak biltzen ari da. Auzotarrekin egin beharreko asanblean sinadura nahikoak lortutakoan Udaletxera eramango dituela esan du. Hura joan ahala, eskolako ama bat eseri da, eta oso kezkatuta dago. Hura ere telefonoz hitz egiten ari da. Barkatuko didazue baina alboan jarri denez…Bularrean koskor bat topatu dio sendagileak , eta zuzenean kentzera bidali  du.

Parkean jolasean 14 eta 15 urte bitarteko neska-mutilak. Neskak batetik eta mutilak bestetik. Alergiagatik edo dermatitisagatik ez dira hurreratzen ezta begiratzen ere. Etsaiak balira bezala. Mutilak futboletaz hitz egiten ari dira eta neskak, berriz, ez dakit zein taldeko baxujolea Aritz edo Zunbeltz ote den eztabaidatzen ari dira. Mutileren artean badago futbola gustokoa ez duena baina badaezpada, bertan. Eta gugandik gertu, auto-kapota eder batean ume jaio berri bat bere amarekin gure ondoan eseri da. Guztion begirada umeengana joan zaigu. Ez doa urdinez ezta larrosaz jantzita. Peto gorria eta jertse grisa ditu. Neska ala mutila ote da? Eta amak dio, ba, agian, larrosaz janzteari ekin  beharko diot . Horrelakorik! Urteak joan ahala, berdintasun alorrean gauza batzuk ez dira bat ere aldatu.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados