Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Ezberdintasunean ere… berdin

Martxoaren 8an ospatu berri dugun Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko gertakizunen artean, Zornotzan hainbat urtetik hona egiten den Emakumeen Merkatutik etorri berri, lerro hauek idazten hasi naiz. Pozez aitortu behar dizuet antolatzaileek ez dizkietela nire aurreikuspenei hutsik egin. Partehartzaile guztiei bihoakie, beraz, nire zorionik beroena.

Niretzat, herrian ospatzen dugun jai egunik eder eta hunkigarrienetakoa izaten da. Ez da bakarrik martxoan izateagatik, udaberriaren lehen printzak antzematen hasten direlako- eta aurten ere, eguraldia  ere etorri zaigu eguna gurekin ospatzera- kontua ez da bakarrik, larunbat goiz eguzkitsu batez, bertako produktoreen ogi, txerriki, ahateki eta hainbat gauza on erosi ahal direlako. Emakumeak dira egun honetan nagusi eta protagonista, ez bakarrik langile, ez bakarrik erosle, ez bakarrik etxeko andre.

Dena dela, jai eta ospakizunak albo batera utziz, martxoaren 8 a eta bere ingurukoak aldarrikapen egunak dira, nazioarteko egunak xede horretarako ezartzen direlako. Lagun batek erdi haserre aitortu zidan emakumeen jai egunean lan gehien egitea egokitu zitzaiola, eta berak ere egun hori ospakizunerako nahi zuela.

Jarrera ulergarria da zentzu batean; baina, horiek eta ???ni lanak ez nau askatzen, lotuta bizi naiz???, ???nire gizonak diru asko irabaziko balu ni etxean geratuko nintzateke??? modukoak entzuten ditudanean, beldurrezko zirrara sartzen zait gorputzean, eta orain arte lortutakoaz hausnartzea eragiten dit. Hori ete da berdintasun bilatu eta borrokatua?

Batzuetan pentsatzen dut gehiegi hitz egiten dugula emakume edo gizonetaz, eta gutxiegi pertsonetaz. Horrekin ez dut esan nahi generoak nahastu behar ditugunik, baina generoak multzotan jartzen baditugu, berdintzen gaituzten gauzak baino, agian azpimarratuko ditugu ezberdintzen gaituztenak.

Emakumeak eta gizonak ezberdinak gara, berez. Hori ukatzerik ez dago. Genero ezberdinekoak gara eta nolabaiteko eragina ere badu horrek gure portaera, jarrera eta joeretan. Nik behintzat ez dut gizonen modukoa izan nahi. Pozik nago emakume izateak ematen didana. Pozez onartzen ditut  beste ikuspuntuetatik arazo, ezerosotasun eta eragozpen jo daitezkeenak.

Bale, argi jarri dugu biologikoki ezberdinak garela, baina horrek ez du esan nahi gizartean maila ezberdinetan egotea onartuko dugunik. Emakumeak aspaldi erabaki zuen berdintasunerako bidea, eta gizon batzuk ondo konturatu direnez, egiazko berdintasunak ez du ???tortillari buelta ematea??? eta gizartea ???matxismoak??? baino, bestelako ???ismo??? batek gidatzea.

Aukera berdintasuna da gorputz bakoitzaren biologia eta inguruabarrak errespetatu eta goratzetik abiatuta, bakoitzak bere bizimodua, bere sexualtasuna, lanbidea erabakitzeko eta aukeratzeko eskubide askea izatea (emakume zein gizonak), lan bera egiteagatik, soldata BERA jasotzea ….

Aukera berdintasuna da pertsona gisa dagozkigun ardura eta atazak emakume eta gizonek berdintasunez egitea. Beste gauza batzuekin batera, etxeko ardurak eta ume zein nagusien zaintza dira gaur egun egiazko berdintasunerako bidean dugun oztopo nagusienetakoak. Horri ekin beharko zaio, beraz.

Eta jakina! Ezberdintasun eta desoreka egoeratik datorren genero bortxakeria errotik erauztea, iraganeko beste bortxakeriei behin betiko amaiera aldarrikatu zaien modu berean.

Izan gaitezen ba pertsona, bakoitza den modu bakan eta bakarrarekin, baina denak berdin eskubidez eta zuzenbidez.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados