UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Izerdia eta odola

Bangladesh, moda arloko multinazionalen paradisua den herrialdea, langileen infernu bihurtu da berriz ere. Bangladesheko langileen baldintzei buruzko hainbat txosten daude, baina hango langileek ez dute ia eskubiderik, hango langileak zenbaki bat besterik ez dira.

Askotan entzun dugu prezio merkean erosten ditugun zenbait arropa, gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetan sortzen direla, hau da, lan baldintzen urraketa muturreraino eramaten den fabriketan. Esate baterako joan den astean Bangladeshen eroritako lantegietan El Corte Inglés eta Mangoren etiketak omen zeuden, beste firma ezagun batzuen artean. Britainiar Primark, Loblaw kanadarra eta Group PWT daniarra ere tartean ziren, antza.

Lan baldintza eskasak eta munduko soldatarik baxuenak dituzte Bangladesheko langileek. Ehungintza (textil) sektorean 30 bat euro jasotzen dituzte langileek 54 orduko lan astearen truke. Gainera, sarri askotan, ordaindu gabeko aparteko orduak (ordu extrak) egin behar izaten dituzte. Kexatzen denak egurra jasotzen du. Lanera minutu batzuk beranduago heltzen denari egun osoko soldata kentzen zaio. Egun bat falta izanez gero berriz, 2 eguneko kenketa egiten zaio langileari.

Orain dela egun batzuk Daca hiriburuan goitik behera eroritako Rana Plana eraikinean gutxienez horietako 381 langilek galdu dute bizia, 2.437 bat atera dituzte eskonbro artetik eta desagertuak zenbatu barik daude oraindik. Hildako hauek hainbat arropa josiko zuten izen ezagunentzat, baina enpresak ez dira haien baldintzez arduratzen. Ardura nagusia etekina da.

Azken urteotan Mendebaldeko hainbat ONG ari dira ahaleginetan ehungintza enpresek erantzukizunak euren gain hartu ditzaten eta langileen baldintzez ardura daitezen baina, enpresen pausoak geldo doaz. Bitartean arropa askok ditu izerdi eta odol tantak, baina urrunekoak dira izerdi zein odol horiek eta, auskalo odol horren RHa.

Nire iritziz, enpresek ez eze, erosleok ere jar dezakegu gure aletxoa. Honelako egoerek erosten dugunaren jatorriaren inguruko gogoeta egitera eraman beharko gintuzke. Merkea bilatzeaz gain, egileengan ere pentsatu beharko genuke, egileen lan baldintzetan hain zuzen.

Lan baldintza duinetan eginda ez dagoena baztertu egin beharko genuke eta, ahal dela, hurbileko egileei erosi. Jokabide honek ez du solidaritaterik eza adierazten, alderantzizkoa baizik. Bertokoa, hurbilekoa erosteak gupida gabeko bitartekari diruzaleen menpekotasunik libratuko gaitu, bai egileak, bai erosleak.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Carmen

    Erabat ados. Gainera, baldintza horietan egindako arropa erosteak beste ondorio bat dauka: hemengo lanpostuak galtzeaz gain, gelditzen diren lanpostuen baldintzak ere gero eta txarragoak izango dira. Pena da ikustea zein ondo antolatzen diren nazioarteko enpresak, beraien interesak defenditzeko; horietarako ez dago mugarik, beraiek erabakitzen dute non eta nola ekoiztu. Langileok, berriz, kontsumitzaile hutsak bihurtu gara, asko eta merke erostea baino ez zaigu axola; baina gogoratu beharko genuke hori baino lehen herritarrak ere bagarela; orain arte lortutako eskubideak ez dira debalde lortu, eta ez badugu denon artean borrokatzen (nazioarte mailan ere bai), nekez mantenduko ditugu.

    Deja una Respuesta
  2. Pilar

    Askotan, gauza asko pentsatu gabe egiten ditugu, beste batek pentsa dezala ohituta baikaude. Baina, barruan daukagun espíritu kritikoa astindu behar dugu. Nahikoa da hainbeste axolagabekeria!
    Nik ere berria entzutean erruduna sentitu nintzen, eta zerbait egingo dut, bakoitzarena gutxi izango da, baina denok batera alda dezakegu gizarte kaskar hori!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados