UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Hartu hitza

Aspalditik, kaletik goazenean sarritan entzuten dugu eta ohartzen gara gainean dugun krisiaz. Duela gutxira arte lanean egon den jendea protestaka entzuten dugunean lantegien aurrean edo lagun batek bere lanpostua galdu duela esaten digunean.

Durangon ere gogor jo digu aipatutako krisiak eta hori dela eta txarto zihoan industria oraindik kaltetuago geratu da, enpresa askoren ixteaz edo langile asko kaleratuz.

Askotan hitz egiten dugun krisi hau ordea ez da aurretik bizi izan ditugun krisi mota horietakoa. Hau da, ez gabiltza urte txar batez edo batzuetaz hitz egiten, daukagun arazoa larriagoa da. Sistema beraren bukaerara heltzen ari gara. Hau da, gobernatzeko daukagun era bera ez da egokia, politikariek pribilegioak dituztenean (gehiegizko soldatak, kotxe ofizialak???), politikariek enpresa pribatuei nola lagundu begira dabiltzanean herritar xumeez ahaztuz (herrian zer egin behar den eta nork egingo duen 3 pertsona artean erabakiz bulego batean) eta herritarrak antolatu beharrean gero eta urrutiago daudenean bata bestetik.

Arazo hau areagotu egiten da gobernariek horretaz ohartu beharrean beraien betiko sistema (orain arte erabilitakoa) mantentzeko joera hartzen dutenean, esanez krisia pasako dela eta lehengo egoerara bueltatuko garela, nahiz eta jakin hori ez dela emango. Gobernariek aipatu bezala pribilegioak (soldata, dietak???) ez dituzte galdu nahi eta hori dela eta beraien sistema manten dadin edozer gauza egingo dute. 

Guzti honen aurrean, herritar bakoitza daukagun egoeraz konturatu behar gara eta gizarteko partaide garen bezala gizarteari bere ekarpenak egin behar dizkiogu. Hau da, norberarengandik hasi behar dugu aldaketa ematen, norbanako bezala konpromezuak  hartuz egoerari buelta emateko. Ondoren herritarren antolaketa eman behar da, hau da herritarrak elkartu egin behar gara denon artean eztabaidatu eta erabakitzeko herriaren etorkizuna eta horretarako derrigorrez orain daukagun politika zurruna aldatu beharra daukagu.  Egoerari buelta emateko informazioa jaso behar dugulako eta hori gaur egun egiten denaren kontrakoa litzateke (informazioa gorde eta 3 pertsona artean erabaki). Azkenik, informazioa badaukagu eta herriko partaide sentitzen bagara herritarrok erabaki dugun herria izango dugu, beste alderdiek nahi duten Durango ikusten baikabiltza gaur egun eta beldurra eta tristura ematen digu.

Bizi dugun egoeran, inoiz baino gehiago, herritarren erantzun amankomun bat eman beharra daukagu; NAHIKOA DA!!!

Baina ezin da gure parte hartzea egun bakar batera soilik mugatu, aipatu bezala lan handia eta oso gogorra baitaukagu egiteke. Itxaroten bagabiltza ez da ezer aldatuko  herritarrok PARTE HARTU ETA ERABAKI behar dugu, beste herrialde batzuetan egiten dute (Suitza). Lan gogorra da baina egoera honetatik irteteko dagoen bide bakarra da, orain egin dezakegu edo beranduago egin beharko dugu. ANIMO!!! MEREZI DU!!!

Durangoko zinegotzia (EH Bildu)

Artículos: 25
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados