Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Iritzia emateko eskatu didate eta…

… zalantzan egon naiz ur txiki ala handitan sartuz hasiko ote naizen, astero gai bat jorratzeko izango dudan txoko honetan. Asteko albisteei begiratu  bat bota diet, eta denen artetik Hondarribiko Alardea agertu zait deigarrien.

Hondarribiko Alardea (eta tarte honetan Irungoa ere sartuko dut),  jaia berez ikusgarria den arren, Bizkaiko txoko honetara ez zaigu  euskal herrietako bestelako jaiak etortzen zaizkigun moduan heltzen. Zoritzarrez , jai giroekin batera iristen zaizkigu gatazka zantzuak, Alardea bera eragin zuten gertakari haiek denbora-jauzi batez  urtero errepikatzera etorriko bailiran.

Ez da erraza hurbiletik bizi ez duzun auziaren inguruko iritzi garbia mantentzea; baina, aldi berean, errazegi gertatzen da batzuetan urruneko gaiak  ebaztea. Gehiegitan gertatzen da kanpoko “sasi epaileek”  beren ardurakoa eta eskumenekoa ez den irizpidea ezarri nahi dutela. Tentuz sartuko naiz,bada.

Hartara,gai honi hotzean eta kanpotik heldu nahi izan diot, arinkeriatan erori nahi ez dudalako; baina, bigarren pentsamenduarekin batera, burua auzian murgilduta geratu zait eta gaia  emakume Hondarribitarra ( edo Irundarra) banintz moduan sentitu dut. Bizitokia aldagarria da eta batzuetan sorterriak baino erro luze eta sendoagoez lotzen gaitu, baina  ezin dira horren erraz aldatu nork bere  erraietan markatuta  daraman generoaren historia. Jaun andreok, emakumea naiz eta horixe da nire bizitzako gidalerro nagusienetako bat.

Luze eta gogorra izan da emakumeak orain arte aldean eraman behar izan duen borroka, eta lortutakoak poztu behar gaituen arren, lan honek ezin du amaierarik izan, egiazko berdintasunerako bideak batzuetan zabalegi agertzen zaizkigulako, eta  nork bere burua edertzea den sasi artean lotuta gera gaitezkeelako. Helburua egiazko aukera-berdintasuna bada, eta asko lortu dugun arren, oraindik bide luze eta aldapatsua dugula aitortu behar dizuet.

Hondarribiko Alardea (Irungoa ahaztu gabe), emakume eta gizonez osatua izan da  eta arazorik gabe ospatu izan da emakume batzuek  parte hartzeko modua aukeratzeko eskubidea zutela aldarrikatu zuten arte. Hala aldarrikatu zuten, hemendik hurbilago eta  beste garaian ospakizunetan eta inguruko txoko, elkarte eta  bestelako hainbat toki eta ospakizunetan eskatu  zuten moduan.  Lehenago edo geroago lortu izan da, baina inoiz ez da eztabaida eta istilurik gabe izan, inoiz ez da erraza izan. Zoritzarrez, ateak ez ditugu sekula zabalik aurkitu, ateak ukabilak odoleztatu arteraino jo behar izan ditugu emakumeok,  gero eta gizon gehiagoren laguntasunarekin.

Dena dela,ez dut ahaztu behar, horren aurrean, Alardearen tradizioa aldarrikatzen dutela emakumearen parte hartzea funtzio zehatz batzuetara mugatzen dutenek. Guztiz errespetagarria hori ere, batzuek garbizalekeriatzat joko luketen arren. Ez da hori nik esango nukeena, tradizioa izan delako gure nortasuna mantentzera ekarri gaituena. Nik behintzat, atzetik datorkidana ezagutu behar dut, aurrean dudanari ekiteko, eta alde baten edo bestearen jarrera babesteko.

Baina tradizioa ezin da egiazko berdintasunaren oztopo izan, osoko parekidetasuna beteko ez litzatekeelako. Emakume eta gizonak banatzen gaituena baztertu beharko dugu elkartzen gaituena sendotzea nahi badugu. Bakoitza bere genero eta sexu askatasunean, baina denek eskubide berberekin. Lerro hauetara ekarri dudan auzian beraz, emakumeak gizona dagoen toki berean egoteko duen eskubidea defendatuko dut. Eta, gainerakoetan bezala, begirunez eta bakean.

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados