Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Stop

Astakeria galanta irudituko zaizue baina egia esan, batzutan nik ere ulertzen diet. Baina ulertzeak ez du esan nahi debekua indarrean jarri behar denik. Dena debekatzea erabakitzen bada, ez dakit…laster jende heldua edota urritasunaren bat duenak ez du eskubiderik izango taberna edo jatetxe batera sartzeko eta gainera egoera normala irudituko zaigu. Eta ez da!

Bilboko taberna eta jatetxe batzuetan uda honetan umeei satzen ez uzteko erabakia hartu dute. Hiriburuko kafetegia eta jatetxe batzuetan ezin dira umeak ezta gazteak sartu. Debekatuta dute, gurasoekin sartzen badira ere. Debeku honek zer esan handia eman du eta mota guztietako iritziak entzun dira. Nik nirea ematea erabaki dut eskeintzen didaten zutabetxo honetan. Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Kontsumitzaileen Elkarteak neurri honen kontrako jarrera azaldu behar izan dute. Ez dakit mota honetako neurria hartzeko arrazoiak dauden baina diskriminatzailea da. 

Tabakoaren debekua indarrean sartu  zutenean, erretzaileen eta ez direnen haserretzeak entzuten ziren. Arautegia zorrotzegia zela eta hainbat eztabaida sortzen ziren toki publikoetatik eta tabernetatik kanpo. Mehatxuak ere bai. Handik gutxira, tabernak lorategiak bihurtu ziren. Kafe bat hartzea gustokoa zen. Emakumeen eta gizonezkoen perfumearen usaina, komuna garbitu berri denaren seinale eta han, ume asko. Haurtzaindegi bat ematen zuen baina zaintzaile barik. Non zeuden gurasoak?

Ene, hainbeste ume! 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta hamar urtekoak  taberna barruan. Behintzat, 10 urtetik gorakoek PSP edo NINTENDOrekin jolasten zuten eta ez zuten zarata handirik ateratzen baina  ume txikiak… aulkietatik jolasten zebiltzaten eta gainera garrasika. Ezin zen bertan egon. Horrelako egoera Durangoko taberna batean bizi izan dut. Negua zen eta eguraldi oso desatsegina zegoen. Euria eta gainera hotza baina non zeuden ume horien gurasoak?

Tabernako sarreran, ume txiki baten autoa oztopatzen eta ume txikiak butaketatik saltoka, garrasika eta gurasoek eserita garagardo bat hartzen. Tabernatik alde egiteko gogoa ematen zigun. Taberna bat izango banu, debekua indarrean jarriko nuke baina uste dut ondorioak… oso larriak eta diskriminatzaileak direla.

Orain umeak eta gazteak izango dira debekatuta dutenak tabernara sartzea eta hemendik urte batzuetara, ez dakit nortzuk izan daitezkeen, adibidez, pertsona helduak eta urritasunen fisikoa dutenak. Eta horrela jokatuz gero, oriak, beltzak, inmigranteak… Debekua diskriminatzailea da eta oinarrizko eskubideen kontrakoa. Baina egia esan guraso batzuen jarrera ere… Lotsagarria esango nuke.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados