Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gastuak

Autoaren
eta etxearen aseguruak
ordaintzeko unea iritsi da.
Datorren hilean, ekainean
nire kontu korrontetik 1.000
eurotik gora kenduko dizkidate.
Etxeko aseguruak 275 euroren
kostua du eta autoarenak 800
euro. Ezkontza bat ere badut eta
guztia gutxi balitz, nire koinata,
lehengusu eta izekoren
urtebetetzeak dira.
Gastuak murrizteko, eta
autoaren aseguruaren kostua
gehiegizkoa zela ikusita, aseguru
etxera joan nintzen. Autoa erosi
nuenetik huts egin gabe urtero
urtero ordaindu izan dut. Bezero
fina naiz eta horrek bere saritxoa
izan dezakeela uste dut. Nire
lagunekin berba egin ondoren,
beraiei horrelakoak egiten
dizkietela esan zidaten eta niri,
zergatik ez? Haserretuta joan
nintzen deskonturen bat edo
besteren bila. Ez badidate kasurik
egiten, kargua atzera botako dut
eta kitto! Garestiegia da, 800
euroak!

Nire betiko
aseguru etxera joatea erabaki
nuen eta han, nire aspaldiko
lagunarekin egin nuen topo. Zer?
Hemen. Badakizu, autoaren
asegurua gehiegizkoa dela eta ia
zerbait murrizten didaten. Nire
lagunak beste aseguru etxeren
batera joatea gomendatu zidan.
Nire txanda noiz iritsiko zenaren
zain egon beharrean, bi aldiz
pentsatu barik, nire betiko aseguru
etxetik irten eta handik metro
gutxira zegoen beste aseguru etxe
batera hurreratu nintzen. 200
euroko deskontua egingo zidatela
esanda, nire aseguru etxera itzuli
nintzen eta nire txanda heldu
zenean esan nien, ia deskonturen
bat egingo zidaten . Ezin dutela
horrelakorik egin baina hala ere,
nagusiarekin hitz egin behar
zutela. Nik esan nien, 200 euro
gutxienez ez badidazue merketzen
beste aseguru etxera joango
naizela. Ni ere mehatxuka, ze
arraio!

Handik
gutxira berriz, lehenengo aseguru
etxetik gutun bat jaso nuen,
zuzendariak sinatuta. Bertan
esaten zidan, urteetako fideltasuna
eskertzeko asmotan, deskonturen
bat egingo zutela. Baina ez 200
euroak  baizik eta 100.
Gutuna hartu eta aseguru etxera
itzuli nintzen, oso urduri. Hantxe,
zegoen neskatila gazteari esan
nion, beste aseguru etxean 200
euroko deskontua egingo didatela.
Eta zer? Erantzun zidan. Ba, ez
nengoela ados. Idatziz karta bat
idazteko eta erabakiko dutela zer
egin erantzun zidan. Agentziaz
aldatzeko asmoa badaukat, bi
hilabete lehenago iragarri behar
zaiela ere gaineratu zidan.
Badaezpada!

Gauzak
horrela ez nuke denborarik izango
aseguru etxe batetik bestera
joateko baina 100 euroko
deskontua???gauden egoeran!
Pentsatu barik, betiko aseguru
etxeari esan nion beste aseguru
etxera joango nintzela merkeagoa
egiten zidatelako eta orain datoz
komeriak. Orain dela gutxi nire
betiko aseguru etxeko gutun bat
jaso dut, mehatxuka. 800 euro
horiek ahalik eta azkarren
ordaintzea esaten dute, neurri
judizialak hartuko dituztela
bestela. Ai ama! Gutun horrekin
aseguru etxera joan nintzen eta
kontua da, badaezpada bidaltzen
dutela. Ez dut amodiozko gutunak
eskatzen baina izan gaitezke
finagoak, ezta? 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados