Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euskarari puzka

Azken asteotan Errigora ekimenean murgilduta, euskarari putz egiten saiatu gara Nafarroa Hegoaldeko produktuekin osatutako saskien bidez. Erriberakoek dioten bezala ???Erreka txiki askotatik edanez sortzen den erreka handia osatuz???.

Euskal Herriko zenbait lekutako hainbat boluntariok hartu du parte egitasmoan, saskiak betetzen, saltzen, banatzen zein erosten. Guztira 12.000 saski inguru saltzea eta banatzea lortu dugu, Erriberako euskalgintzarako 151.000-??? bilduz.

Durangarrok ez gara atzean geratu egitasmo honetan, auzolanean ez garela makalak erakutsi dugu; aurreko urtean baino salmenta puntu gehiago izan ditugu zabalkundea errazteko, guztia ia 400 saski saldu ditugu, halanda ze, hortik 5.000,-??? Erriberako euskalgintzarako eta, bultzada galanta bertako ekoizle askorentzat.

Jakin badakigu honekin ez direla euskalgintzak dituen gabezia guztiak konpontzen, ez da gutxiagorik be, halere, gure ahalegintxoak Erriberan itolarrian dagoen euskalgintzari oxigeno apur bat emateko balio izan duela jakiteak poztasuna sortzen digu.

Aipatutako poztasun honek ostera, ez gaitu lozorrora eraman behar. Urteko 365 egunetan jarraitu behar dugu lanean, jo eta ke, gure hizkuntzak lege zein norbakoen konpromisoaren aldetik beharrizan handiak baititu oraindik, Nafarroan ez eze, baita gure inguru hurbilean ere.

Kontuak kontu, lerro hauetatik eskerrik asko Errigora egitasmoan lankide izan zaituztedan, erosle zein banatzaileoi eta, euskalgintzaren sarea eten barik josten jarraitzeko gonbitea luzatzen dizuet, harik eta gure hizkuntza merezi duen lekuan jartzea lortu arte.

ERRIBERA, ERRIGORA, HERRI GARA.

www.errigora.eus/es/

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Errigora

    Badator, badatoz Nafarroako uzta. Badatoz Errigorako saskiak. Auzolanaren emaitza. @errigora HERRI gara

    Deja una Respuesta
  2. Errigora

    Badator, badatoz Nafarroako uzta. Badatoz Errigorako saskiak. Auzolanaren emaitza. @errigora HERRI gara

    Deja una Respuesta
  3. Errigora

    Laster helduko zaizkigu aurtengo saskiak. Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi. Erribera, Errigora, HERRI GARA.

    Deja una Respuesta
  4. Errigora

    Laster helduko zaizkigu aurtengo saskiak. Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi. Erribera, Errigora, HERRI GARA.

    Deja una Respuesta
  5. Karmele

    Zoragarria ekimena, euskarak eta Nafarroako euskaldunek hori eta askoz gehiago merezi dabe!

    Deja una Respuesta
  6. Karmele

    Zoragarria ekimena, euskarak eta Nafarroako euskaldunek hori eta askoz gehiago merezi dabe!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados