Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euripean

Aste Santurako iragarrita dagoen eguraldiaren informazioa irakurri dudanean, ni ere haserretu egin naiz. Aurreko asteetan udaberria heldu zaigula eta, poz- pozik izan gara  eta orain, egun libreak ditugunean eguraldi nahasia izango dela diote  eta hori gutxi balitz, elurra egin dezakeela ere baieztatu digute.

Nola ez naiz haserretuko ba? Denok gaude jai egunak noiz iritsiko direnaren zain eta orain hau. Nik gainera, aitortzen dizuet, udako arropa gordeta izan dudan maleta handi horretatik atera ditudala eta horren ordez, neguan sarritan jantzitako txaketa lodiak gorde. Aurreko asteko eguraldia ikusita, txankletak ateratzeko asmoa ere izan nuen baina lotsa apur bat eman zidan. Armairutik berriro atera beharko ditut neguko jertseak. Bai, arrazoia duzue, oraindik apirilean gaude eta ez udan.

Gabonetatik hona, ez dira egun libreak izan. Urteko egutegiari begirada bat emanez gero, aste santuko jaia egunak gorriz margoztuta daude. Martxoaren 19an, San Jose eguna jai eguna zen aurreko urteko egutegietan eta hori ere kendu egin digute. Agian, hemendik bi urtera, San Jose eguna berriro ere jai eguna izango da. Gure politikariek hala erabakitzen badute.

Ez pentsa, baina, eguraldi onarekin, hondartzatik edo menditik ibiltzeko eta  kaleetaik lasai paseatzeko aukera izaten da. Eta zergatik ez bainu bat hartu hondartzetan? Bai,  badakit ura hotza dagoela baina ez diot gure kostaldean, kanariar uharteetako edo mediterraneo aldeko ur epel horietan. Zenbait jende hurreratuko zen kanariar uharteetara? Oporretan aukeratzen dugun  gustoko tokia da.

Mota honetako bidaia ordaintzeko badakizue zenbat buruhausteak izaten diren eta sakrifizioak? Gero, eguraldiaren iragarpena ikusita ai ene, zelako penagarria. Ez dakit zuek baina nik ordainduko nuke eguzkiak lana egiteagatik eta ez gordeta laino artean egoteko. 

Horrelako bidaia ordaintzeko egiten den sakrifizio guztia kontutan hartuta, ez dago eskubiderik. Lentejak eta porrusalda egunero eta asteko bost egunetan. Asteburuetan, amaren eta aitaren etxera joan txinatar jatetxeetan ematen dituzten tuper eder horiekin eta amak  prestaturiko janaria tuper erraldoi horietara sartu. Horrela lortzen da, etxeko hotzgailua luzaro janariaz beteta egotea. Lagunekin poteak hartzera joanez gero, norberari ordaintzea tokatzen zaionean, telefonoz dei bat jaso duzula eta bizkor, alabaren bila joan. Horrela, euro asko aurreztu daitezke.

Horrela lortzen da kanariar uharteetara joateko dirua. Beste datu bat ere emango dizuet. Pizka bat gordina da, umearen lo gelan txerriki irudia duen itsulapikoa apurtu eta bertan dauden euroak atera. Bai horixe!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados