Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Eskutitza eskuan

Gizonezko gazte bat sartu da
Durangoko jostailu denda batera.
Laneko bulegoan buru belarri
jardun du goiz osoa, eta bederatzi
urteko seme-alabak ikastolan
dituela aprobetxatuz, korrika eta
presaka sartu da Gabonetako
opariak erostera. Birritan pentsatu
barik lokaleko pasilo artean
desagertu eta hiru minutu baino
lehenago, telebistan azaltzen diren
bi jokorekin azaldu da kutxara.
Erositakoa ordaindu eta
sartzerakoan zuen presa berarekin
irten da dendatik. 

Gabonak laster iritsiko dira.
Durangoko euskal liburu eta disko
azoka amaitu eta berehala hasiko
dira bezeroen joan-etorriak.
Abendua iritsi orduko, etxeko
txikiek Olentzerori eskatutakoaren
atzetik abiatzen dira guraso,
senide eta lagun asko eta
sekulako lana egiten da haurraren
poza eragingo duen jostailua
topatzeko. Zaila bada ere,
eskatutako jostailu bera aurkitzen
da. Hala, oparien inguruko
zalantzak, kezkak eta presaka
areagotu egiten dira egunotan.

Gabon egunak hurreratzen
diren heinean, erotzeko moduko
egunak izaten dira. Horrexegatik,
denboraz erostea gomendatzen da
baina akabo! Azken egunerako
uzten da. Batzuek, eta niri enbidia
pizka bat ematen didate, badakite
zer erosi, eta ez dute birritan
pentsatzen produktu bat edo beste
baten artean; beste batzuk,
lasaiago doaz eta asko pentsatzen
dute azken erabakia hartu aurretik.
Ez dute edozein jostailu erosi nahi
izan, eta dendako katalogoaz
baliatu da horretarako Oparia
probetxuzkoa izatea nahi dute.
Gustatuko litzaidake horrelako
pazientzia izatea. Ai ene!

Beste guraso batzuek, haurrak
eskatutakoa erosten dute. Urtero
egoten dira modan jartzen diren
jostailuak eta normalean halakoak
eskatuz gero, gurasoek zalantzarik
gabe erosi ohi dituzte. Eta beste
asko, haurrek eskutitzean
adierazitako guztia erosten diete.
Bi badira ondo baina imajina
ezazue, zortzi direla…ba zortziak
erosten dizkiete. Gure haurrei
inongo neurririk gabe erosten
dizkiegu opariak eta egia esan, ez
diegu mezede handirik egiten.

Batzutan lana dela eta ez dugu
astirik gure seme-alabekin
egoteko eta kulpabilitate
sentimendu horri aurre egiteko,
horrelako jarrerak aurrera
eramaten ditugu. Orain gabonetan
izango da baina seme-alabak
urteak betetzen dituenean gauza
bera egiten da eta jaunartzea
egiten duenean.. uff! Zer esanik
ez. Lehen familia artean ospatzen
zen eguna izatetik, jatetxeetan
bankete handiak egitera pasatzen
da. Inongo neurririk gabe. Ah! Eta
opariak erosterakoan produktu
onena produktu garestiena dela
pentsatzen denez…are garestiago
irtetzen da. 

Oraindik nire eskuan ez daukat
Olertzeroren eskutitza baina
espero dut, laburra izatea bestela
egungo krisi egoeraz baliatu
beharko naiz, ilusioa mantentzeko
baina opari gutxiago
erosteko. 

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados