Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Dana emon behar jako…

Toki batean hizkuntza bat gozatzeko osagaiak bildu ezkero, herri baten arima elikatzeko salda beroa lortzen da ezinbestean, batez ere lapikoa su txikitan jartzen badugu. Gerediaga elkarteak 1965ean bildu zituen osagaiak Andre Maria elizaren babespean, eta gure lapikokoa onduta dago dagoeneko, amaitu berri den aurtengo edizioan egiaztatzeko aukera izan dudanez. Salda beti izan da gozoa, baina Durangoko honek bisitariak harritzeko gaitasuna erakusten dit urtero.
 
Lauaxeta saria jaso du Durangoko Gerediaga Elkarteak. Bai, “hartu du” aditza erabili dut, printzipioz “eman diote” erabili beharko nuen arren. Baina, gauzak hain merezita daudenean, hartu egiten dira, halako kasuetan saria ezin delako oparitutako ezertzat hartu. Esteban Urkiagak dagoen lekutik ikusteko aukera badu, seguru harritu bezain pozik egongo dela,  bere ezizena daraman saria  Urkiolapeko  elkartearen eskuetara ailegatu delako.

Azoka-hiri bilakatzen da Durango gabonak aurreko  egunotan, eta  herri bakar batean antolatzen denak bere oihartzuna zabaltzen du Euskal Herrietako herri txikienetaraino. Euskal kulturaren euskarri eta ezaugarri den guztia sakabanatzen da landakotik ezkurdira, Durangoko punta batetik bestera.  Euskalgintzak dena hartu ohi du, eta gozagarria da azoka,kale eta kantoi guztietan  euskararen euskalki guztien doinuak entzutea.

Hasiera bateko  paper-liburu eta binilo-diska eta kaseteen biltokira, mende berriarekin Landako gunera urreratu dira cd-ak, dvd-ak, bideo-jokoak eta  bigarren errealitate den amarauneko  sare sozial eta bestelakoak.  Inguru horren osagarri dira  Plateruenean eta gainerako tokietan eskaintzen diren  kontzertu,hitzaldi eta ekitaldiak. Ez nintzateke gehiegi erratuko, egunotan Azoka herri osoa dela esango banu, herritar guztiak Gerediaga diren moduan.

Asteazken eguerdian egin nuen nik urteroko bisita, misterioek, animalia mitologikoek eta  lego eraikuntzek zoratuta daukaten mutil gaztearen besotik oratuta. Gogoratzen dudanetik urteroko hitzordu izan dut,  eta orain arte ez zaizkit esperientziak bikoiztu. Ikasle nintzenekoak ziren  lagun arteko parranda aitzakiak, irakasle urteotan ikasgela bihurtu genuen; eta azken urteotan, ama naizenetik batez ere, umearen bilakaerak gidatu ditu nire  azoka-bueltak.

Aurtengoan, eskuinaldeko atetik sartu eta Azkue fundazioak  “keinuka euskarari” izenpean jarri zuen txokotik abiatu  ginen. “Derrigorrez” ikusi beharrekoak negoziatu eta pertsona artean hasi ginen nabigatzen. Olatuz olatu  konturatu nintzan iazko ipuintxoak “ txikientzako kontu” bilakatu zitzaizkigula eta  nire burua abentura eta misteriozko historiotan murgilduta ikusi nuen.

Bigarren buelta amaitu  eta etxerako bidea hartzea erabaki orduko hasi nintzen datorren urteko bisitaz hausnartzen. Egingo ote dugu musika modernorako saltoa? Batek daki…

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados