Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Erraketistak, kirolari profesional aitzindariak

Maite Gorrotxategi Potente erraketista profesionala izandakoa omenduko dutela jakin dudanean poztasun itzela hartu dut. Maite, gure etxetik hurbil bizi da eta Herria tabernan kafea hartzen sarri ikusi arren, Esti Gonzalez idazle eta wikilariari esker izan nuen erraketista honen ibilbidearen berri.

Harrezkero, mirespen handia diot kirolari aitzindaria ez eze, emakume atsegina eta adoretsu den honi, beti baikortasuna kutsatzen duenetarikoa.. Nekez ahaztuko dut 2022ko urriaren 22a, Maitek 96 urte bete zitueneko eguna, familiarekin kafean, pozik, zoriontsu…

Maite Gorrotxategi ez da durangarra jatorriz, baina bertokotuta dagoela esango nuke. Sestaon jaio zen eta bi urte zituela Eibarrera eraman zuten alabatzat hartu zuten osaba-izeko batzuen etxera.

Lehen urratsak

Eibarren, Untzaga plazan, Astelena frontoiaren ondoan bizi zen; neskato zela gustuko zuen bertara joan eta partiduak ikustea. Gerora, Ermuan bizi zela, pilotan jokatzea erabaki zuen eta goizean goiz, lanera orduko, Eibarko Astelenara joaten zen, ordu betez entrenatu eta trenez eginez itzulerako bidaia, tailerrera sasoiz ailegatzeko. Bere lehenengo erraketa, bigarren eskukoa, beste erraketista bati erosi zion 8 pezetatan.

Kantxaratzea

Kataluniatik enpresaburu bat etorri jokalari bila eta bost neska aukeratu zituen, tartean Maite.1941ko irailaren 8an iritsi zen Sabadellera, izen bereko frontoian jokatzeko asmoz.

Lehen pausua sendagilearengana, osasunez zelan zegoen jakiteko. 15 urte bete aurretxoan eta oraindik hilekorik ez zuela jakitean, injekzio bat jarri zioten, prozesua azkartzeko. Esan ziotenez, pilotari fitxa egiteko emakume behar zuen izan. Horrela kantxaratu zen Ermua izenarekin.

Etxekoen oniritzia izan zuen Katalunia aldera jokatzen joateko, bide hori bere onerako izango zela iritzi baitzioten. Nieves Bereziartua eta Milagros Blasco eibartarrak pisukide izan zituen eta kantxan aurkari, baina batez ere lagun. Hasieran hotel baten hartu zuten ostatu, gero etxe batera joan ziren eta bertako etxekoandrea kargutzen zen neskon jatordu eta garbitasunez, hileko 50 pezetaren truk.

Bartzelonako Sol y Sombra eta Logroñoko Jai Alai pilotalekuetan jokatu zuen Maitek.  Sabadellgo esperientziaren ostean, guztira lau urte emanez erraketari lotuta, Mexikora joateko proposamena ere izan zuen, baina ez zuen aurrera egin. Katalunian amaitu zuen bere erraketista ibilbidea.

Euskal Herriko erraketistak

Euskal Herrian hainbat erreketista sortu ziren, 1917tik 1980ra bitarte iraun zuen modalitatean. 247 ditu zenbatuta raketistak.eus elkarteak.

Durangoko wikilariok 63 ekarri ditugu euskarazko wikipediara, Erraketistak kategorian dituzue ikusgai, eskualdekoak zenbaitzuk. Besteak beste:

Durangoko Begoña Ereñaga.

Mallabiko; Digna Garitaonandia, Jesusa Garitaonandia, Rosita Arregi eta  Pilar Narbaiza.

Ermuko Lucia Areitioaurtena, Hipolita Ibaibarriaga, Irene Ibaibarriaga, Eladia Zubizarreta eta Rosario Zubizarreta.

Oraindik bidea luzea dugu jorratzeko. Berrizko Maritxu eta Puri Arriaga erraketisten berri ere heldu zaigu, ea datuak lortzen ditugun berandu baino lehen haien biografiak osatzeko. Edozelan ere, Durangoko Udalak Maite Gorrotxategiri egingo dion omenaldi honek animoa ematen digu aurrera jarraitzeko eta isilean egon diren aitzindari hauek plazaratzeko.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 4,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados