Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Erotismoaren ikurrak

Marilyn Monroe aktoresa, XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa izan zen. Zinean bigarren mailako hainbat paper interpretatu ondoren, pixkanaka 1950eko hamarkadako zineman izar handienetako bat bilakatu zen. Komedian lanean aritu zen eta geroago, paper serioagoetan parte hartzen saiatu zen. Hala ere, arazo pertsonalak zirela eta, bere buruaz beste egin zuen. Heriotzak, konspirazio teoriak pizteaz gain, mito bihurtu zuen Marilyn Monroe aktoresa.

Los Angelesen jaio zen, 1926ko ekainaren 1ean. Geroago, Norma Jeane Baker izenarekin bataiatu zuten, bere amaren maitale baten abizena jarriz. Baina Marilyn Monroe izenarekin mundu guztian ezagun egin zen. Bere ama sekula ez zen jakin nor zen. Marilyn Monroek adopzio etxeetan eta umezurztegietan eman zuen haurtzaroa. Hori da bere bizitzari buruz aurkitu ditudan datuak.

16 urte zituela ezkondu egin zen, eta Bigarren Mundu Gerra hasi bitartean etxekoandre arrunt bat izan zen, bere senarra gerrara bidali zuten arte. Itsas Armadako argazkilari bat Marilynek lan egiten zuen lantegira joan zen, gerra garaian emakumeen lanak zuen garrantziaren inguruan erreportaje bat egiteko, eta horrela, ia konturatu gabe, modelo lanetan hasi zen. Munduko aldizkari ezagunen azaleetan agertu zen bere argazkia. Zinean interpretatutako lan garrantzitsuetaz hitz egiten zen baina baita ere bere ezkontzaz, dibortzioaz eta zituen maitaleetaz. Nik esango nuke bere lana baino, gizonekin izandako istorioetaz gehiago idatzi dela. Eta zergatik ote da?

Metro Goldwyn Mayer estudioekin kontratua sinatu eta bi film egin zituen eta handik urte batzuetara, Hollywoodeko aurpegirik ezagunenetakoa bihurtu zen ‘Los caballeros las prefieren rubias’ eta ‘Cómo casarse con un millonario’ filmei esker. Handik urte batzuetara ezkondu egin zen eta gutxira dibortziatu eta horrela ibili zen hainbat urteetan. Nolako bizitza, ezta?

Marilyn Monroeren irudia munduan zehar ibili da eta gaur egun eta nahiz eta hilda egon bere irudia mundu osoan zabaltzen da. Bere hilotzaren inguruan ere misterio handia zabaldu zen eta interesak direla eta negozio ederra bihurtu zen. Gaur egun ere bere irudiarekin estalitako poltsoak eta kamisetak saltzen dituzte euro batzuen truke.

Orain dela aste batzuk beste erotismoaren izarra hil da, ???Emmanuelle???. Sylvia Kristelen heriotzaren berri Amsterdametik iritsi zitzaigun. Minbizia zuen eta hamar urtetan gogor borrokatu zuen baina azkenean ezin egin zion aurre gaixotason horri. Erotismoaren ikurra izan zen 70eko hamarkadan Emmanuelle filmean eta ospe handia lortu zuen. Orduko garaia ezagutu zutenek gogoan zuten orduko kartela, neska ederra eserita seskazko besaulki handian eta ohial arinez jantzita. Mugaz bestaldeko herrietan zabalduta irudia ikusi dugu egunotan telebistako kate eta aldizkari gehienetan.

Baina Sylviaren bizia ez zen erraza izan. Zorretan sartu zen alkohol eta drogaren menpe bizi zen. Emakumearen irudiaren erabilpena. Star, izar askoren bizia galdu egiten da bidean. Gazte eta eder??? horrela doa munduko ospea.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados