Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Elizaren pribilegioak

Elizaren pribilegioak

Fededun zintzo asko Aste Santuko elizkizun, prozesio eta pasioetan murgildurik dagoen bitartean, Elizako ondasun arloko adituak euren opilari zirri egiteko aukerak aztertzen arituko dira honezkero.

Izan ere, Hipoteka Legearen erreformak jabe jakinik gabeko eraikinak Elizaren izenean jartzea ahalbideratzen jarraituko du, Eliza jabea denik frogatu barik, BOEn testuan argitaratu eta urte betez behintzat, joan den barikuan PPren Gobernuak onartutako aurreproiektuari esker.

Gaur egun 1998an Aznarren Gobernuak egindako erreforma dela medio, nahikoa da obispo bat jabegoaren erregistrora joatea, inoiz jabe ofizialik izan ez duen edozein higiezin, dela orube bat dela jauregi bat, Elizaren eskuetara pasatzeko, euro gutxi batzuen truke.

Raxoiren Gobernuak kendu egingo dizkie, zelanbait esatearren, orain arteko pribilegio hauek obispoei Hipoteka Lege berrian, baina letra txikian dio erreforma BOEn argitaratu eta handik urtebetera jarriko dela indarrean, beraz, urtebete izango du Elizak herritar ororenak izan beharko luketen ondasunez jabetzeko eta, orain arteko bidea jarraitzen badu ez da lotan geratuko.

Ez dakigu zehaztasunez orain arte zenbat ondasunez jabetu den Eliza ‘inmatrikulazio’ izeneko metodo honen bidez, ia beti bide klandestino edo ilunez eta zenbait kasutan udalak enteratu be egin barik baina,Jabetza Erregistrotik hurbilekoek diote 4.500 bat ‘inmatrikulazio’ (horixe da izan ofiziala) egin omen direla Estatuan. Urrunago joan barik Nafarroan 1087 ‘inmatrikulazio’ gertatu dira 1998tik hona. Ez da kopuru makala, gero!

Esan bezala, joan den barikuan onartutako erreformaren tramitazioarekin, obispoek urtebete luze izango dute euren hatzaparrak edozein jabegoren gainean jartzeko,  zeren eta pribilegioa kendu egingo diete baina, esan diete bizkor ibiltzeko eta arranbla ditzatela jabe jakinik gabe geratzen diren ondareak.

Eta zer diote honen aurrean PPkoak ez diren politikoek? Eta Eliza pobrea aldarrikatzen duten elizgizon eta fededunek? Zer egin dezakegu gainontzeko herritarrok?

(La “inmatriculación” es una figura legal que permite a la Iglesia Católica inscribir a su nombre en el Registro de la Propiedad bienes que no estén inscritos con anterioridad)

 

La ermita de Santa María de Eunate es una joya románica construida en el siglo XII que aparece en el listado de 1.087 inmatriculaciones realizadas por la Iglesia católica en Navarra

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 169
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. marisa

    Bat nator zurekin Carmen baina, ausartu ote da norbait aipatzen duzun lege horren aldaketa abian jartzen?

    Deja una Respuesta
  2. marisa

    Bat nator zurekin Carmen baina, ausartu ote da norbait aipatzen duzun lege horren aldaketa abian jartzen?

    Deja una Respuesta
  3. CARMEN FERNÁNDEZ

    Tamalez, badago beste lege bat aldatzen ez dutena; ondasun higiezinen gaineko zergaren legea aldatuko balute, eta Elizak zergak ordaindu beharko balitu, agian ez luke hain gustuko besteen ondasunak bereganatzea.

    Deja una Respuesta
  4. CARMEN FERNÁNDEZ

    Tamalez, badago beste lege bat aldatzen ez dutena; ondasun higiezinen gaineko zergaren legea aldatuko balute, eta Elizak zergak ordaindu beharko balitu, agian ez luke hain gustuko besteen ondasunak bereganatzea.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados