Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Editatoia

Gutariko askok jotzen dugu Wikipediara informazio bila. Diotenez, Wikipedia da Interneteko kontsultarako web garrantzitsuena. Baina zer da Wikipedia? Wikipedia lan boluntarioz egindako entziklopedia askea da. Interneteko edozein erabiltzaileren ekarpenez elikatzen da, edonor izan daiteke elikatzaile, hori bai,  jasotako informazioa gainbegiratu, zuzendu eta antolatzeko administratzaileak daude.

Zoritxarrez baina, beste arlo askotan lez, Wikipedian emakumeei buruzko artikulu oso gutxi daude, gizonei buruzkoak baino askoz gutxiago. Desoreka nabarmena da. Ondorioz emakumeak oraindik ere ikusezin dira herritar gehienentzat, zientziaren eta literaturaren esparruan batez ere.

Non daude emakumeak ? Non dira andrak?

Ezagutu eta aitortu beharreko emakumeak egon dira historian zehar eta gaur egun ere badaude, baina bistaratzea falta zaie. Hutsune hori betetzera dator EDITATOIA ekimena.

Joan den asteazkenean Leioako Campuseko Biblioteka Nagusian aritu dira hainbat partaide, idazle eta zientzialari emakumeak ikustaraztea helburutzat hartuz, Wikipedia elikatzen.

Gasteizen berriz, asteburu honetan izango dute hitzordua. Antolatzaileen esanetan, eginkizuna anitza, inklusiboa eta aldarrikagarria izatea nahi dute. Bretxak haustea eta Interneten zein Wikipedian emakumezkoak ikusgai egitea da Gasteizko Saregunekoen xedea.

Benetan, interesgarria deritzot Editatoia ekimenari, izan ere, teknologian, literaturan eta edozein giza alorretan emakumeen ereduak edukitzea ahalbideratzeko bide egokia da. Ereduak eta erreferenteak  ezinbestekoak baitira askotan aipatu dugun patriarkatuaren atzaparretatik ihes egiteko eta dagokigun lekua lortzeko.

Eta, eskualde mailan ere Editatoia antolatuko bagenu? Hainbat arlotan gailendu diren eskualdeko emakumeei buruz Wikipedian artikuluak sortu, zabaldu edo hobetzeko? Emakumezko idazle, zientzilari, kirolari, musikari, politikari eta aktibista ugari dugu gure inguruan, egingo diegu tokia Wikipedian?

wikipedia

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados