Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bolbora burrundada

Gabon jai hauetan gure inguruan bolbora burrundada itzela jasan dugu;  petardo, bolandera, etxaflero, txapligo, traka…denetarik egon da. Gabon Zahar gaueko danbadek berriz, orain arteko marka guztiak hautsi dituztela esango nuke.

Zorionez, ez dut istripurik egon denik entzun. Halere, jolas arrikutsua iruditzen zait, kontuan izanik gaur egun erabiltzen diren zenbait petardo eta txapligo potenteak direla eta edozelan eta edonondik botatzen direla. Gogoratu  bolandera batek Pasaian eraikin oso bat erre zuela orain zenbait urte. Gainera, zalantza barik, abarrots hauek, arriskutsuak izateaz gain, desatseginak ere badira. Ume txikiei, pertsona nagusiei, zein abereei berriz, sustoa edota beldurra ere eragiten diete.

Behin baino gehiagotan galdetu diot neure buruari, zein  emozio mota eragiten ote duen zarata atera behar horrek. Poztasuna adierazteko modua ote da? Ezin ote diogu beste era batean harrera egin Urte Berriari?  Neurri batean kontsumo gizartearen eragina dela iruditzen zait.

Edozelan be, uste dut bolbora erabilera hau arautu egin behar dela. @txargain lagunak debekatzea proposatu zuen twitter bidez eta hainbat agertu ziren ados. Ez dakit noraino debekatu behar den baina, gutxienez, hasteko, beharrezkoa da petardoak eta bolanderak botatzeko edo trakak eztandarazteko denbora eta lekuak mugatzea, nik uste.

Ea, arauez gain, sormena eta irudimena erabiliz, 2018ari alaitasunez agur esateko burrundada gutxiagodun eraren bat asmatzen dugun.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (9 votos, media: 3,89 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. Txakurtue

    Bai, eta laster trumoiak eta ekaitzak ere debekatuko ditugu. Nora goaz bost & sei txakurrekin etxe bakoitzeko atari bakoitzean?

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Erabat ados. Ziur aukera ona izan daitekeela ohitura zahar batzuk berreskuratzeko. Eta bide batez animaliek ere eskertuko lukete zarata gutxiago egotea.

    Deja una Respuesta
  3. Abel

    Nafarroako Urdiain herriko ohitura:

    https://zuzeu.eus/kultura/ur-berri-on-urte-berri-on-urdiain/

    Deja una Respuesta
  4. Abel

    Guztiz ados. Urtea dantzan hastea, adibidez, ez legoke batere gaizki. Baso bat ur edanez…

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados