Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Beldurraren kultura

“Beldurrak maitasuna, inteligentzia eta eskuzabaltasuna uxatzen ditu. Azkenean beldurrak gizakiarengandik gizatasuna ere ezereztu egiten du”. (Aldous Huxley)

“Beldurraren kultura” termino berri samarra da, eta normalean hedabideen agerpen masiboarekin lotzen da. Dena den, beste izen batekin, termino hau munduko edozein lekutan eta historiako edozein unetan aurki dezakegu. Zer da baina beldurraren kultura? Nolabait esatearren, beldurraren kultura beren beregi sortutako izu-giroa da, jendearen portaeran eragiteko asmoz, ipuinetako “otsoa dator” eta antzekoak.

Ez dago esaterik beldurra berez ona edo txarra denik. Beldurra arriskutsutzat jotzen den berehalako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da eta oraintsu zientziak zera baieztatu du: beldurra kutsakorra izan daiteke

Izan ere, beldurrak benetako arriskuetatik babes gaitzake. Adibidez, sute batean bagaude, beldurra sentitzeak korrika egitera eraman gaitzake baina, gure aurkako arma ere bihur daiteke, zenbaitzuk sinesgarritasun edo arrisku gutxi duten gertaeren aurrean gu beldurtzeko trikimailuak erabil ditzakete. Eta hauxe da kezkagarriena.

Gero eta korapilatsuagoa den mundu honetan, gure berezko oinarrizko instintuak berdinak izaten jarraituko dute, ez dute aldaketarik izango baina, benetako arriskua epaitzeko gure gaitasunak baliteke nahasmena jasatea.

Erich Fromm psikoanalista, psikologo eta filosofo humanistak, XX. mendeko pentsalari handiak dio askatasunaren ohiko ordezkoak sistema autoritarioak direla. Sistema hauek norbanakoa ordezkatu egiten omen dute pentsatzeko eta erabakiak hartzeko orduan.

Era honetan, Frommen arabera, norbanakoak Agintarien esku uzten ditu pentsatzea edo erabakiak hartzeko zeregina. Zein da helburua? Norbere zalantzak ezabatzea. Beste berba batzuekin esanda: beldurraren ondorioz norbanakook gure askatasuna besteen esku lagatzea.

Laburbilduz beldurraren kulturak adituen esanetan; askatasuna mugatzen digu, gogoetarako ahalmena murriztu eta zeken bihurtzen gaitu. Ea bada beldurraren kulturan erori beharrean, kemena eta ausardia izaten dugun, geure kautan pentsatzeko eta erabakiak hartzeko orduan.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 169
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados