Sukia
 
Loiola
Sukia
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangaldeko Mankomunitatea
Uda Giro Durango

Badugu leihorik?

Udako solstizio edo uda mugak itxaropena sortu zidan ekainaren 21 iluntzean, suaren inguruan, kantuan eta dantzan, herri txiki bateko hainbat belaunalditako lagun eta adiskideekin. Sua motaldu ahala saltoka hasi ziren gazteak eta umeak, adineko batzuk ere animatu ziren, nik ez nuen salto egiteko besteko indarrik, baina ikusteak poztasuna eragin zidan, umearora itzuli nintzen, auzoko guztiok suaren bueltan salto egiten genuen ume sasoi alai hartara. Horretan, euri lanbroak freskuta zuen ingurua eta ortozik gustura hartu zuten kimioak martirizatutako nire oinek belar umenduaren fereka. Berriztatua sentitu nintzen.

Halere, solstizioak ekarritako poza eta energia laster joan zitzaidan putzura, izan ere ekaineko azken aste hau gogorra izan da, oso. Ordu gutxiren barruan 5 emakume eta ume txiki bat hil dituzte 5 gizonek. Bai gizonak izan dira hiltzaileak, emakumeak hildakoak. Zer egin ote dugu emakumeok hau merezi izateko? Inork ez zigun esan emakume izatea erraza zenik, baina hain zaila eta gogorra izan ziteneenik ere ez nuen inoiz pentsatuko.

Egia esan, mundu libre eta parekideago bat lortu guran daramat mende erdi baino gehiago, beti esperantzari lehio bat zabaldu guran, baina honelakoak gertatzen direnean perlesiak hartzen nau, itxaropena lausotu egiten zait. Dena den burua jaso eta erantzukizunaren motxila berriro hartu eta aurrera jarraitu behar dudala pentsatzen dut. Zaila da izarren bat ikustea gure zeruan. Udak horrelakoak dakartzala irakurri dut, konbibentzia edo elkarbizitzak sortzen dituela konponezinak, baina bikotea edo bikotea ohia hiltzeraino? Norbere umea hiltzeraino?

Zoritxarrez aste honetako hilketak ez dira azkenak izango, edozelan be, esperantzari leihoa zabaltzen ahaleginduko naiz, behin eta berriz, beti ere taldean jardunez, baina, badugu leihorik? Non ote dira leiho horiek?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 168
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados