Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Azukrea…

Badakit ez naizela zergakontuetan aditua, baina hainbeste hipokresia sumatu dudanez, zuengana jotzea erabaki dut. Ez dira garai onenak eta ez gaude ongi. Soldatak ikaragarri jaisteaz gain, ez dago lanik eta langileak kalera doaz.

Jope, konponduko al da egoera ilun hau? Egia esanda, egunkarietako albisteek ez dute usain onik eta dena dago beltz. Agintariek esaterako zergen igoerataz hitz egiten dute behin eta berriz.

Europako gobernuek ez dakite zer egin egoera ekonomiko latz honetatik irteteko eta oraingoan zerga berri batekin datoz. Hedabideetan irakurri dudanez, edari azukredunei zerga bat jarriko diete. Uste dut, Coca-Cola, Kas eta horrelako edariei. Proposamen bat besterik ez da baina ziur nago indarrean jarriko dela. Gobernuek defizita murrizteko martxan jarritako neurrien artean, edari freskagarriei zerga bat jartzea proposatu dute eta herrialde batzuk martxan jarriko dute.

Frantzian pentsatzen ari dira eta Errumanian gizentasuna bultzatzeko janariei, pastel eta gozokigintza sektoreko elikagaiei, patata frijituei eta edari azukredunei jarri zien. Herrialde honetako gobernuen esanetan, neurri batean, era horretako janarien kontsumo handiak gizentasuna eragin dute. Bai.

Hungarian azukrea, gatz eta kafeina askoko elikagaiei jarri die zerga eta lehen ministroak egin dituen adierazpenak harrigarriak iruditu zaizkit. Berak esan du, bizitza ez osasuntsua daramatenek gehiago ordaindu behar dutela. Bere arabera, miloi euroko defizita du Hungariako osasun sistemak, eta zergak kopuru hori murrizten lagunduko du.

Mota honetako janaria osasunarentzat kaltegarria al da? Diot, ez bada osasuntsua ez dezatela saldu, ezta? Nik beti pentsatu dut, kaltegarria bada zergatik dago merkatuan? Tabakoak heriotza bultzatzen badu, ez dezatela saldu eta kitto! Baina ez. Kontua da negozioa!

Baina neurri honen kontra Coca-Cola enpresa agertu da Frantzian. Enpresa handi honek dirua asko duenez esan du dagoeneko Frantziako inbertsioak geldituko ditzakeela. Frantziako Gobernuak  zerga berriaren iragarpena egin eta biharamunean, Frantzian egitekoa zuen inbertsioa bertan behera utziko zuela iragarri zuen.

Edari azukredunetaz hitz egiten ari dira baina hain goxoak eta preziatuak diren hanburgesak eta patata frijituetaz ez dute piperrik ere aipatu. Mc Donalds eta halako enpresei ez diete jarriko zergarik; nik uste dut hanburger bat jatea txarragoa edo kaltegarriagoa dela noizbehinka edari azukredun bat edatea baino, ezta?

Estatubatuetan, berriz, azukredun edariak zergapetzea eskatu zuten gehiegizko pisuaren epidemia geldierazteko. Mota honetako janaria kontsumitzen dutenek ordaindu behar badute, nik diot, krisira eraman gaituztenak ere oraindu dezatela!

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados