Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Aukera ederra

Gure gizartea aldatzen doan neurrian geuk ere egokitu beharra dugu, pieza mugitu beharra hain zuzen. Prestakuntza arloa ere ez da hortik libratzen. Zorionez egon badaude aldaketak bultzatzen dituzten pertsonak edota, aipatutako egokitzapenetara begira dauden profesionalak eta ekintzaileak,  horietako batzuk Zierbenan aurkitu ditugu.

Bideo-jokoetan espezializatutako unibertsitate dugu Bizkaiko Zierbena herrian. Europan bakarra da oraingoz. DigiPen Institute of Technology da unibertsitate honen izena. Zierbenan ez eze, Estatu Batuetan, Singapur edota Korean ere baditu egoitzak unibertsitate honek. Guztira munduan 1.700 ikasle inguru ditu.

Zierbenako eraikina berria da, 2010ekoa, bertoko arkitektoak diseinatua eta bertoko langileek hemengo zurez egina, goitik behera. Leku paregabean dago, itsasora begira, irudimena lantzeko paraje ezin hobean.

Badu hain ona ez den alde bat ere. Unibertsitate hau pribatua da eta garesti samarra nire ustez, dena den, han ikasten ari diren irudimendun ikasleek erraz lortuko omen dute lana.Izan ere, gaur egungo aisialdian zineari edo musikari baino denbora gehiago eskaintzen die askok bideo-jokoei.

Dena den lanik gabe daudenekin ere gogoratu dira eta aipagarria deritzot une honetan langabezian dauden informatika ingeniariek duten aukerari, doako ikastaroa bat antolatu baitu unibertsitateak beraientzat. Dena ondo badoa martxoan hasiko da ikastaroa eta16 ikaslek izango du ikasteko aukera. Gainera ikastaroa amaitzen dutenen %60k sei hilabeterako lan-hitzarmena izango du. Hau da 10 lan-hitzarmen.

Langabeentzako ikastaro honetan parte hartu ahal izateko unibertsitateko tituluaz gain, ingelesa ere menperatu behar da.Halere ez da aukera makala. Informazio zabalagoa ondorengo helbideetan aurki dezakezue:

https://www.digipen.es/
https://www.digipen.edu/

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados