Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atahualparen gerizpeko larrosa

Maite Idirin ugaotar kantariari entzun nion lehenengoz Atahualpa Yupanqui izena. Izen berezia iruditu zitzaidan eta gero jakin nuen Hèctor Roberto Chaveroren izengoitia zela eta haren ama Higinia Carmen Aran edo Aranburu Gipuzkoako herri batean jaiotakoa omen zela.

Maitek haren hainbat abesti ekarri zituen euskarara eta diskoa ere grabatu zuen, eta ni Atahulpazaletu egin nintzen, ea konturatu barik.

Hainbat abestiren artean, baserritar jatorriko naizen aldetik, El arriero va abestiak eragin izan dit beti zirrara berezia

 

Las penas y las vaquitas

se van por la misma senda

las penas son de nosotros/as

las vaquitas son ajenas

 

Atahulparen abestia zelakoan egon naiz, harik eta, abesti eder hori haren gerizpeko Nenette Pepin izeneko larrosak sortua dela jakin dudan arte.

Nenette Pepin 1908an Kanadako kostaldeko frantziar kolonian jaiotako konpositore, piano-jole eta kanta-idazlea izan zen. Lehen Mundu Gerra zela eta (1914-1918), Frantziara joan zen eta Caen de Normandia Kontserbatorioan musika ikasi zuen baita urrezko dominak jaso ere.

1926an, Buenos Airesera abiatu zen dantza konpainia batekin eta han geratu zen. Nenettek, Musika Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zituen piano ikasketa aurreratuak. Maiz, bidaiatzen zen Argentinako hiri nagusietara musika klasikoko piano bakarlari. 1942an, Tucumanen, kontzertu baten ondoren antolatzaileek Argentina iparraldeko folk musika entzutera eraman zuten. Bertan, Atahualpa Yupanqui kantautore argentinarra ezagutu zuen. Gutun bidezko lagun arteko lotura mantendu zuten, eta lau urte geroago (1946) elkarrekin bizitzen hasi ziren.

Urte hartan, semea izan zuten, Roberto Koya Chavero. Yupanquik jazarpena pairatu zuen garaian, Nenette semea zaintzeaz eta Yupanquirekin abestiak konposatzeaz arduratu zen.

Yupanquiren abesti ezagunen egilea izan zen, Luna tucumana, El arriero va, El sorrel, Indiecito dormido, Chacarera de las Piedras, Vidalita Tucumana, Fall of Zamba eta gaur munduan ospetsuak diren beste askorenak

Baina garaiko matxismoaren testuinguruan, Pablo del Cerro ezizenarekin argitaratu behar izan zituen. Ezizenak, bere izena (Paule) eta gogoko zuen Argentiako Cerro Colorado (Kordobako probintzian) barnebiltzen ditu. Bihotzeko baten ondoriz hil zen Buenos Airesen, 1990ean. Errautsak itsasora bota zituzten bere eskariz, jaioterrian, Saint-Pierre eta Mikeleunen.

Nenette Pepin askorentzat ezezaguna izan den arren, zorionez, haren omenez idatzitako zenbait lan geratu zaizkigu, lekuko gisa:

  • Vidala para una sombra, Maria Palacios antzerki zuzendariaren obra.
  • Una mujer llamada Pablo, Isabel Lagger-en biografian oinarritutako antzezlana.

Agur eta ohore gerizpeko Nenette larrosa musikagileari

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados