Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Aski da!

Lanera joan aurretik eta goizero bezala, gosaldu eta komunikabideetan zer berri zen begiratuz hasi nuen eguna. Krisia gora eta behera, familia asko hondoratuta lan istripuen ondorioz, 2012an ere gastu publikoaren murrizketa gogorrak, Angela Merkel, Jose Manuel Durao Barroso eta finantza merkatuak Mariano Raxoik behingoz zerbait zehatza esateko zain daude, auto istripuz hildakoen tasaren gorakada, tenperatura beroenak, ipar partean eta mendi inguruetan… Astean behin gutxienez agertzen da halakorik. Ene! eta bazter batean, laburrak atalean eta erdi izkutuan, han non aurkitu dudan berri kezkagarri eta negar egiteko horietako bat: 23 urteko bikotekide ohi batek labanaz hil du 16 urteko neska laguna.

Kalean izan omen da erasoa. Bikote harreman barruan indarkeria sexista jasaten duten andreen eta gizonen gaztetasunak harrituta utzi nau. Pentsa liteke beste garai batzuetan gizonen menpe bizi zirela emakumeak eta belaunaldi gazteek hori gaindituta dutela baina zoritxarrez ez da horrela.

Handik egun batzuetara, Emakumearen Kontrako Nazioarteko eguna. Uf! Egun horretan bai. Emakumeen kontrako hilketa bortitzak, biktimak, erreportaiak, mobilizazioak… Egun horretan sentsibilizatzeko eguna iragarrita dagoenez, beldurgarriak diren datuak plazaratzen dira. 

Hedabideetako titular handiak ikusi eta horiek eskeinitako informazio zabalak gogoratu nahi ditut. Aurten bost emakume hil dituzte Euskal Herrian bikotekide ohiek: apirilean, Yanela Zaruma Beriainen; ekainean, lehiotik erorita hil zen emakumea Durangon, uztailean, Rosario Roman Hernanin, eta abuztuan, Deisy Mendoza Bilbon eta Sophie Laudette Baionan.

Urte osoan, egunero-egunero bada emakumeren bat bikotekideak erailda, zauritua, bortxatua, tratu txarren biktima. Hain zuzen horren kontrako egunean heldabideetan orrialde asko eta asko idazten da baina urtean zehar, zer? Laburrak atalean eta erdi izkutatuta. Gehiago egin daiteke, ezta?

Eta informazio guztietatik batek oso kezkatuta utzi nau. Genero indarkeriaren biktimak oso gazteak direla. Nola da posiblea?

Aste honetan auto istripuen ondorio larrietaz ohartarazteko ekimen berezia eskeini da San Agustín Kultur gunean. Road Show izeneko ekitaldia non irudiak eta lekukoen testigantzak eskeintzen diren. Irudiak oso gogorrak dira  baina era berean, oso errealak. Irudiak ikusteaz aparte, lekukoen testigantzak harrigarriak izan dira baina egiak. Ba…has gaitezen gu ere indarkeria sexistaren kontrako ondorioetaz hitz egiten eta irudiak ikusten. Beldurgarriak dira.  Noiz arte jarraitu behar dugu horrela? Aski da, stop!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados