Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Aintzaldu beti Euskal Herria

Santa Ageda Ageda, gure
martiri maitea… Siberiako lur
izoztuetatik etorri zaigun hotza ere
ez da nahiko izan herri honek hain
errotuta duen ohitura zahar bezain
bitxia baztertzeko. Euskal Herria
osoa irten zen atzo, han eta
hemen sortu izan diren koplak
abestera. Zornotzan Armendola
elkarteak luzatutako deiari
erantzun genion iluntze aldean,
abesti eta makila kolpez,
borondatearen balioa goratzeko.

Zorion etxe hontako
denoi… Euskal herrietako
ohituren artean badira etxerik etxe
 abesti alai eta adeitsuen
truke eskupeko edo lagun artean
jateko zerbait eskatzeko izan diren
hainbat.

Oles egitera gatoz… Herri
abeslaria da gurea. Mahaia eta
musika ondo uztartzen jakin izan
duena. 

Aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz…
Nortasun propio eta berezia
aldarrikatzeko biltzen gara urtero.

Siziliako neskato bat, bere
borondatearen kontra gizon
boteretsuarekin ezkondu nahi
zutena. Mundua mundu denetik
 ohartu ziren emakumeek
barnean zeramaten botereaz eta
 nortasuna gutxietsita
lortzerik ez bazegoen, indarrez eta
bortxaz menderatzea
zegoen. 

Mundua mundu denetik
dagoen bortxakeria, zoritzarrez
oraindik  bizirik jarraitzen
duena. Gaur ere, eguneroko albiste
dugu emakumea bortxatua,
menderatua,eraila izan dela bere
borondatez gizon baten mende
jarri nahi ez duelako. Agatek ere
ez zuen amore eman, eta trukea
bere andratasunaren ezaugarririk
samurrenak  ebaki zizkioten.

Elizak Agateren santutasuna
aldarrikatu zuen Quintiliano
senatariaren exijentziaren aurrean,
bizitza  bere jainkoari eman
nahi ziolako. Baina garbitasuna ez
da mendez mende iritsi zaigun
mezua, Euskal Herrian ez
behintzat. 

Elizak ekarri zigun ohitura,
fedearen indarrak sufrimendurik
latzena gaindi dezakeela
erakusteko. Eta, martiri gaztea
eredugarri aurkeztu ziguten, fedea
 hedatu gurean. Dena dela,
Agate zerbait bada, zalantzarik
gabe da nork bere nortasuna eta
izaera errespetatzeko eta
gordetzeko borondateari sendo
eustea.

Agatek  bere
jainkoarekiko hartu zuen
konpromiso irmoaren antzera,
Euskal Herria tinko eta gogor
mantentzen da Kataniako neskato
sufritu haren  istorioarekiko.
Gu jadanik ez gara erlijioaz edo
“garbitasuna”
mantentzeaz ari. Globalizazioak
urrutiko lurretako ohiturak ekartzen
dizkigun arren, herri honek temati
jarraitzen du bere izaera eta
tradizioa aldarrikatzeko oihuan.
Nola bestela lor daiteke  
inposaketa, debeku eta errepresio
ororen azpian ere, milurteko
hizkuntza bat bizirik irautea
lortzea? 

 

 

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados