Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

San Blas eguna

Nire lagun batek esan zidan,
“elurra eta izotza iragarrita
dagoenez, ez naiz aurten San
Blasetara joango. Ez naiz etxetik
irtengo”. Ene! “Jar
itzazu jertse potoloak eta oinetako
egokiak eta joan zaitez”,
esan nion. “Ez gaude
muturreko egoeratara ohituta eta
ez naiz etxetik irtengo”,
esan zidan. Ez dakit ohituta
gauden baina esango nuke,
gauzak muturrera eramaten
ditugula. 

Aste osoko albistegietan, dena
prest izotzari eta elurrari aurre
egiteko. Egunkarietako
erreportaietan, hotza omen
datorrela eta 1956ko izozteak ere
aipatu dituzte. Eta gu bitartean,
noiz iritsiko denaren zain.
Hainbesterako izango ote da? Nola
egongo dira errepideak Ikastolara
joateko? Egia esan hainbeste
errepikatzen dute, eta hainbat
aldiz iragarpena ez denez bete,
ohiko alarma faltsu horietako bat
izan daiteke? Ba, ez. Elurra, hotza
eta izotza ditugu. 

1956koak ez ditut gogoratzen
 baina bai 1970tik aurrera
negua heltzerakoan botatzen zen
elurretaz eta batez ere, sortzen
ziren izotz plaketaz. Nire etxean,
amamak labera sartzen zituen
adreiluak eta lotarakoan hanketan
jartzen zituen. Egundoko hotza
pasatzen zen, beheko suaren
aurrean pasatzen ziren ordurik
gehienak. 

Otsailean eta San Blasetan
elurra botatzea ohikoa zen.
Amama eta aittitte poz-pozik
hurreratzen ziren azokara,
baserriko produktuak saltzera eta
batez ere, San Blas opilak saltzera.
Egun berezia izaten zen nire
etxean eta gure inguruotan. Eliza
eta parrokiak jendez lepo betetzen
ziren, San Blas opila eskuetan
tradizioak agintzen duen bezala
bedeinkatuak izaten ziren. Nire
etxean esaten zen, opilak ondo
ateratzeko aparteko sekreturik ez
dagoela, “gogoa eta
denbora, besterik ez”. Gaur
egun, gozo dendetan urte guztian
eros daitezke opilok.

San Blasetan  kordoiak
ere bedeinkatuak izaten dira,
katarrorik eta horrelakorik ez
harrapatzeko eta eztarria eta sama
zaintzeko. Tradizio hau ere
indarrean dago eta gero eta
gehiago dira, erosten dituztenak
eta handik hamar egunera erre.
Aitortzen dut, nik ere kordoiak
erosten ditudala baina gero eta
garestiagoak iruditzen
zaizkit. 

Jende asko hurreratu da
Abadiñoko San Blas egunera
eta tradizioak esandakoa bete egin
da. Aurten gainera, San Blas
egunean hotza, elurra  eta
izotza galanta bota du, antzineko
erara. Hotzari aurre egiteko
baliabide guztiak eskuragarri
ditugu baina hain gutxi erabili
behar izan ditugunez, praktika
pizka bat falta zaigu. Antzinako
esaera zahar batek dio, Gauzak
muturrera eramateko erraztasuna
dugula, pentsatzen dut.
 Kontsolatzeko gauza bat
esango dizuet, otsailaren 2an
Kandelarioa eguna izan zen eta
herri tradizioaren arabera,
neguaren luzea edo laburra
neurtzen da egun horretako
eguraldiaren arabera: Kandelario
bero, negua dator gero; Kandelario
hotz, negua joan da motz. 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados