Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenaren martxak Durango, Zornotza eta Gernika lotuko ditu

ongi-etorri-errefuxiatuak-durango-gernika“Amorrua, samina, konpromisoa, pena, esperantza,… elkartasuna” adierazteko aukera eskainiko du Ongi Etorri Errefuxiatuak hiritarren plataformak, hilak 29an eta 30ean, zapatuan eta domekan burutuko den Ongi Etorri Gernika 2017 ekimenaren bidez. Bakearen Hirian izango den hitzordura gerturatzeko, Euskal Herriko eskualdeetatik oinez, bizikletaz zein bestelako garraioetan irtengo diren giza-zutabeak antolatu dira, Durangotik eta Zornotzatik besteak beste.

Ekimen honen bidez “gerrari ezetza esateaz gain, errefuxiatuei harrera eta babesa eman nahi diegu”, Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak diren Clara Barbero eta Sabino Bilbaoren esanetan. Ekimenaren bilgunea izango den Gernika aukera-tzerakoan, “hiri hori bakearen ikurra dela” gogoratzeaz gain, antolatzaileek “Gernikak jasandako bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen dela eta hiriak atzoko zein gaurko beste zenbait ‘Guernica’rekiko duen antzekotasuna azpimarratu nahi dugu” Barberoren esanetan.

“Gerraren aurka eta errefuxiatuen eta etorkinen eskubideen alde” milaka herritar bildu nahi dituen ekimena zapatuan, goizeko 8:00etan abiatuko da Andra Mariko elizpetik, 25 kilometroko ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat. Goizeko 10:15ean berriz, Durango eta Zornotza arteko tartea trenez egingo duten herritarrak abiatuko dira. “Andra Maritik tren geltokira doan bidea eginez, Durangoko bonbardaketaren ostean errefuxiatuek egindako bidea gogoratu nahi dugu”, Bilbaoren esanetan.

Zornotzara heldu eta beste herrialde batzuetatik datozen zutabeekin bat egin ondoren, partaideek 11:30etan abiatuko dira Zugastietarantz eta auzo honetan egingo dute bazkaria. Bazkalostean ibilaldiari ekingo diote berriro eta arratsaldeko 16:00etan Muxikan elkartuko dira beste herri batzuetatik datozen zutabeekin. Ordu bete geroago Gernikako sarreran dagoen Lurgorri biribilgunean bilduko dira bertaratutako partaide guztiak.
Errefuxiatuei babesa agertzeko, martxa Gernikan sartzen den unea erabat berezia izango da, “gernikarrek bonbardaketaren ostean izan zuten tristura eta samindura islatu nahi duelako”, Barberoren esanetan.

Hunkigarria izan nahi duen ekitaldi horrekin hasiko dira arratsaldean eta iluntzean hiri osoan zehar egingo diren ekitaldi nagusiak, tarteko Pasilekun eskainiko diren performancea eta Arcadi Oliveres ekonomialariaren solasaldia edo hiriko beste zenbait gunetan burutuko diren antzerki, zine, argazki erakusketak edo musika kontzertuak.

Tailerrak eta Esperientzia mahaiak

Ekimenak domekan burutuko diren hainbat tailerrekin izango du jarraipena. Izena emandako partaideak lantaldeetan banatutako taldeetan jorratuko dituzte faxismo eta arrazakeria, feminismoa, militarismoa eta kapitalismoaren aurkako jarrera edo errefuxiatu eta asilo eskubidea gaiak, bestek beste.

Partaideek ‘Esperientzi mahaiak’ deituriko ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute, horren helburu nagusia “ideiak bildu, sareak eraiki eta gaur egungo egoera kaxkarrari aukerak bilatzea” izango dela Barberoren esanetan. Atal horretan jorratuko diren gai nagusiak harrera esperientzia, Hegoaldeko muga eta desobedientzia landuko dira.

Ongi Etorri Gernika 2017 ekimena agurtu aurretik zenbait dokumental ikusteko aukera ere egongo da. Azken agurreko saioan “berehalako erantzunak eskatuko ditugu munduan dauden 65 milioi errefuxiatuentzat. Eusko Jaurlaritzari egingo diogu eskaria batez ere, bere jardueran ematen dituen pausuak oso geldoak direlako eta lanari seriotasunez ekiteko ordua delako”.

Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak orain dela urte bete hasi zuen bere jarduera, indarkeria sexistaren aurkako Andereak elkarteak antolatutako hitzaldi baten ondoren. Siriatik alde egindako errefuxiatuen egoerak izan bazuen hasierako arreta, aurrera egin ahala “politikak zein ekonomiak eragindako gizaki migratzaileak hartu ditugu kontuan; ikuspegi kritikoa emanez baina arazoaren muinera heltzeko helburuarekin”, Barberoren esanetan.

Informazio gehiago:  http://bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info/gernika2017/eu

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados