Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Olinpiadak? Gainera mundialak!

Olinpiadak? Gainera mundialak!

Atzoko gazte bazkariaren digestioa egin orduko, koadrilen arteko Olinpiadak hasi ziren Pinondo inguruan. Eta prestatutako probak sekulakoak izan ziren, nahiz eta bigarren lehiari ekin eta berehala baten batek atsedena eskatu “noiz da erlaxatzeko unea?” galdetuz.

Deitura xelebredun hamasei talderen partaidetzarekin (Limontzelo, Yoyasak, Putin-n semeak, Urtzulo sin futuro, Titiriteroz de Zebaztopol, -1H Kanariasen, Komando Butch!!!, Gometxak, Tukutuak, Ebolikoak, Zapafetuek, Goien, Gaztelurrutia Ardaue, Qvelcom, Birubiruaa eta Albertxi), zaila zan taldekideak nortzuk ziren jakitea, guztien kamisetak berdin-berdinak zirelako eta esaldi berarekin: ‘Guztiok batera, susterretik lorera’. 

Aurtengo gaia ‘Oestea’ izan bazen ere, cowboy gutxi eta indioarena egiteko gogo ugari ibili zen Pinondo inguruan. Gehienak jokoen arauei eutsi beharrean azpijokoa nahiago zuten. Azken finean lehiatzea baino garrantzitsuagoa zen irabaztea… edo ahaleginak egitea behintzat.

Prestatutako jolasak ere, zerikusi gutxi zuten urruneko mendebaldearekin, nahiz eta aproposak izan une barregarriak eragiteko. Lehenengoan partaide bakoitzak bere taldekidea aurkitu eta elkarrekin jesarri behar zuen; eta ohikoena biek hankaz gora amaitzea zen.


Jolasak

Bigarren jolasean partaide bakoitzak, makila txiki bat ardatz zuela, zazpi buelta eman behar zituen; baina zirudien bat-batean zenbatzen ahaztu zitzaiela edo iruzur egiteko gogo gehiago zutela. Ondorengo protagonismoa zakuek hartu zuten, lehenengo belarrez betetako zakua bikoteka jaurtitzeko eta ondoren zaku berean sartutako sei lagunek lasterketa egiteko.

Amaieran denak nekatuta; batzuk egindako ahaleginagatik eta besteak egindako barreagatik. Baina hori bai denak parrandan jarraitzeko prest.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados