Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

Oinezkoentzako zirkulazioa errazteaz gain, 43 aparkaleku sortuko dira Ogenbarrena auzoan

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrena auzoko urbanizazioaren 3. fasea atera du lizitaziora 1.347.000 eurotan, BEZa barne. Egitasmo horren bidez, Ogenabekoa eta Gudari kaleen artea urbanizatuko da eta 43 aparkaleku berri egingo dira Ixerangon.

Ogenabekoa eta Gudari kaleko zatian urbanizatzeko obrak “oinezkoentzako hiri-espazioaren balioa handitzea ekarriko du”, Udal arduradunen arabera.

Proiektuaren helburua oinezkoentzako zirkulazioa erraztea da eta horretarako  espaloien zabalera handituko da, oztopoak eta zintarriak kenduko dira eta oinezkoen ibilbideak berdinduko dira.

Gainera, erabilera-espazioak handituko dira, eta landaredi eta zuhaitz elementu txikiak sartuko dira, auzoko gainerako eremuekin homogeneizatzeko.

43 aparkaleku berri

Lanak osotzeko, argiak, hustubide-elementuak, saneamendua eta drainatzea, instalazio-sareak berritzea eta edukiontzien eta aparkalekuen eremua jarri eta antolatuko dira.

3. faseak Ixerango kalean 43 aparkaleku berri egitea ere aurreikusten du. Proiektu gauzatzeko beharrezkoa izango da gaur egun dagoen espaloia eraistea, espaloi-lerro berri bat zintarri eta akaberekin egokitzea, eta kanpoko aparkaleku bat egitea galburu moduan, asfaltatua. Era berean, aurreikusita daude, baita ere, egun dauden argiak birkokatzea eta hustubidea, saneamendua eta drainatzea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados