Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Ohiko prozesio eta dantza ekitaldiez gain, musika saio ugari egongo dira Garaiko jaietan

fiestas-GaraiGaraiko jaiak zapatu honetan hasi eta hileko azken egunera arte ospatuko dira. Santixau, Santa Ana eta San Inazioetako egitarauan ohiko dantza saioez eta prozesioez gain, Basajaun, Iratzar, Joselu Anaiak eta Luhartz taldeen erromeriak edo Gozzue eta Etxeperen kontzertuak nabarmentzen dira.

Aurtengo ospakizunak zapatu honetan, 9:00etatik aurrera egingo diren III. asto trail mendi-lasterketa eta VI. mendi-martxarekin hasiko dira. Domekan berriz, jubilatuen bazkaria egongo da.

Herriko jaietan ezinbestekoa den Donien-Atxa astelehenean, 19:00etan, jasoko dute eta ondoren, ezpata-
dantzarien azken entsegua eta Lumagorri oilazko pintxoak dastatzeko aukera egongo da. 21:30etan hasiko den erromeria Basajaun taldeak girotuko du.

Martitzenean ospatzen den Santixau eguna, txistularien, dantzarien eta agintarien kalejirarekin hasiko da 10:30ean. Jarraian, Meza nagusia egongo da; ondoren, Santiagoren irudiarekin prozesioa egingo dute Elizabarriraino eta ‘Agintariena’ zein ‘Gernikako arbola’ dantzatuko dira. Goizeko ekitaldiak ezpata-dantzarien saioarekin osatuko dira. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Erregelen erakustaldia eta trikitilarien saioak egongo dira.

Santa Ana eguna ospatuko dute eguaztenean. Kalejira bukatzerakoan, meza izango da Elizabarrin eta eguneko prozesioak bezperakoaren kontrako bidea egingo du, ‘Agintariena’ eta ‘Gernikako arbola’ dantzatuz. Ondoren, ezpata-dantzariak, eta gizonezkoek zein emakumezkoek Erregelak dantzatuko dituzte.

Arratsaldeko 18:00etan egongo den tortila txapelketarekin eta Iratzar taldearen erromeriarekin osatuko da eguneko egitaraua.

Umeen eguna

Umeen eguna ospatuko da eguenean, hilaren 27an, eta goiz zein arratsaldez frontoian egongo den umeentzako jolas parkeaz gain, briska txapelketa eta Txistumanen saioa egongo dira.

Barikuko Gazteen eguna, eguerdian egingo duten poteo musikatuarekin, bazkariarekin eta ginkanarekin hasiko da. Arratsaldean, Debrass Band Elektrotxarangaren ekitaldia egongo da, eta gauean, Gozzua eta Etxepe taldeekin kontzertuak egongo dira.

Zapatuan herri bazkaria egongo da, eta gauean, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Irune Basagoiti eta Iruri Altzerreka bertsolariek Maite Berriozabalek proposatutako gaiak jorratuko dituzte. Eguna buka­tzeko, erromeria egongo da Joselu Anaiak taldearekin.

Domeka goizean mus txapelketa jokatuko da; arratsaldeko 17:00etan, pilota partidak egongo dira eta gaueko erromerian Luhartz taldeak joko du.

Uztailaren 31n ospatzen den San Inazio eguneko ekitaldiekin amaituko dira aurtengo jaiak. Goizeko, 11:00etan Meza nagusia egongo da eta jarraian, dan­tza-saioa eta igel-jokoaren tokiko txapelketa jokatuko da. Arratsaldeko 18:00etan, asto proba erakustaldia egingo dute Peruriko Landaluze, Mallabiko Irazola, Mendatako Imanol Erreaga eta Garaiko Anarketaren animaliek. Egitaraua osatzeko, bakoitzak daramanarekin afari herrikoia egingo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados