Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Not in my town’ gazteen arteko diskriminazio egoeren kontrako bideo lehiaketa martxan da

not-in-my-townZornotzako Ametxgazteriak ‘Not in my town’ bideo lehiaketa martxan jarri du, gazteen artean gerta daitezkeen diskriminazio egoeren inguruko sentsibilizazioa helburu izanda. Lau sari banatuko dira, guztira 980 eurotan baloratuta, Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko.

Bideo lehiaketa honek gazteek euren sentsibilizazio kanpainak sortzea dauka helburu. Programak elkarren arteko errespetua eta harreman seguru eta osasungarriak transmititu nahi ditu.

Balore horiek ondoen islatzen duten bideoak sarituak izango dira. Lanek bost minututik beherako iraupena izan behar dute, eta hizkuntzarik erabiliz gero, euskara, gaztelania edota ingelesa onartuko dira.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 2an bukatzen da eta sari banaketa abenduaren 10ean izango da Zelaietan antolatuko den galan.

Epaimahaiak sari bi banatuko ditu. Alde batetik, 11 eta 14 urteko kategorian irabazten dutenek, 200 euroko baleak izango dituzte Dendariak elkartearen saltokietan erabiltzeko. 14 urtetik gorakoen kategorian irabazten dutenek berriz 360 euroko balioa duten baleak eskuratuko dituzte. Epaimahaikideak Ametxgazteriaren ordezkari bat, ikastetxeen ordezkari bat eta zine zuzendari edo arlo horretan aditua den pertsona bat izango dira.

Ikusleek beste bi saridunak aukeratuko dituzte, www.ametxgazteria.net webgunean egingo den bozketaren bidez. 11 eta 14 urtekoentzat saria 140 eurotan baloratutako baleak izango dira, eta 14 urtetik gorakoentzat 280 eurotan baloratutako saria izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados