Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Markeliñek kontzertua eta antzerkia uztartzen ditu azken ikuskizunean

Markeliñek kontzertua eta antzerkia uztartzen ditu azken ikuskizunean

Zornotzako Markeliñeren eta Samfaina de Colors konpainia katalanaren artean ekoiztutako egitasmoa da “Kapsulak” izeneko ikuskizuna. Musika eta kontzertua alde batetik, eta antzerkia eta eszenaratzea bestetik uztartzen ditu proposamenak. Estreinaldia Zornotza Aretoan egingo dute, datorren larunbatean eta igandean, arratsaldeko 18.00etan.

‘Kapsulak’ folk-rock musika kontzertua da, ikus-entzunezko proiekzioekin eta antzerki ukituarekin. Baina horren guztiaren gainetik ikus-entzule bakoitzari egunerokotasunaren bikaintasunaz jabetzeko gonbidapena egiten dion ikuskizuna da.

Markeliñetik aurreratu dutenez, abesti bakoitzaren eta ikuskizun osoaren gaia denboraren igarotzea da, haur baten ikuspegitik.
“Gure protagonista, erlojuari tranpak egiten dizkion pertsonaia da, kapsulatxo txikitxoak gordetzen ditu, gogoratu nahi dituen eguneko uneekin. Beraz, egunaren hasierari, ikastetxerako bideari, jolastorduari, irteera bati edo eskola orduetatik kanpoko klaseek eragiten duten hiperaktibitateari buruz hitz egiten duten abestietan dago gure istorioa”, azaldu dute Markeliñetik.

FITXA ARTISTIKOA:

Antzezleak// musikariak: Ahotsa Aintzane Crujeiras
Baxua: Jon Zabaleta
Bateria: Bjorm Mendizabal
Kitarra: Piarres Mendizabal
Konposizio eta letrak: Xabi Murcia (Samfaina de Colors)
Itzulpena eta moldaketa: Ohiana Bartra
Soinua: Paco Trujillo
Argiak: Jon Kepa Zumalde
Eszenografia eta eszenografia osagarriak : MARKELIÑE
Bideoa eta proiekzioa: Lyona
Produkzioa: Markeliñe & Samfaina de Colors.
Zuzendaritza: Markeliñe.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados