Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Musika eta pilota nabarmenduko dira ekainaren 2tik 11ra ospatuko diren Euskal Jaietan

Tronperri-Euskal-Jaiak-Durango
Argazkia: Tronperri.

Durangoko Udalak eta herriko 20 eragilek, 22 ekitaldi prestatu dituzte ekainaren 2tik 11ra ospatuko diren Euskal Jaietarako. Egitarauan musika eta pilota ekimenak nabarmenduko badira ere, berrikuntzak ere egongo dira.

Edizio honetako berritasunen artean, pare bat proposamen nabarmentzen dira. Alde batetik, Dinagu Emakume Sor­tzaileen kolektiboak ekainaren 11rako prestatu duen Nomadak Gaitun! Azoka ibiltaria; eta, bestalde, 8an San Antonio ikastetxeko ikasleek pastoralarekin eta euskal kantekin osatutako ‘Loraldia eskola’ ikuskizuna.

Aurtengo Euskal Jaiak Francesco Paolo Tostik konposatutako ‘Romanzas de Salón italianas’ musika klasikoaren kontzertuarekin hasiko dira 2an. Hurrengo egunean Sugarri fanfarrearen kalejira eta Jeiki Hadi Taldeak eskainiko duen ‘Dantzaro’ emanaldiaren txanda izango da. Oihan Vegak ikasle gazteenei zuzendutako saioa eskainiko du 6an; eta 10ean, Tabira Musika Bandaren agerraldia egongo da eguerdian eta Silboberri Txistu Elkarteak antolatutako ‘Durango Hiria’ Txistu kontzertuak egongo da arratsaldean.

Jaizale eta Bartolome Ertzilla Musika Eskolako txistulariek, Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeetako kideekin batera, kalejira eta dantza eta musika agerraldiak eskainiko dituzte 11n.

Eskuz zein zesta punta pilota modalitateak tokia izango dute aurtengo egitarauan. XII. Peter memorialak, nesken eta mutilen partidak iragartzen ditu 2rako eta 9rako, eta XIX. zesta punta txapelketaren partidak 3an eta 10ean jokatuko dira. Gainera, Pilota Eguna ospatuko da Euskal Jaien azken egunean, goizez zein arratsaldez.

Haurren kontseiluak eta aisialdiko elkarteek, erdiguneko bost guneetan ospatuko den Jolas Eguna, prestatu dute 3rako; hurrengo egunean Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako Umeen eskolarteko lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da; 7an ‘Yuku eta Himalaiako lorea’ zine emanaldia egongo da umeei zuzenduta; 8an Industriaren herri kirolak izango dira gaztetxoentzat; eta 9an joku tradizionalen topaketa egongo da.

2023ko Euskal Jaien egitaraua, 8an ikusgai jarriko den Iñaki Peñaren ‘Mendian hil, hirian hil’ ikus-entzunezkoaren eta ondoren egongo den solasaldiarekin, eta 11n egingo den Julene Azpeitia ipuin, olerki eta bertso-koplen lehiaketaren sa-ri banaketarekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados