Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Musika eskaintza indartsua eta estilo ezberdinekoa eskainiko du Landako guneko txosnaguneak

San Fausto jaietan Landako Gunean kokatuko den txosnaguneak “eskaintza indartsua” eta “estilo ezberdinetako kontzertuak” eskainiko ditu urriaren 11tik aurrera. Pantxikerekin batera egingo den kalejiraren ondoren, ekitaldiak Karrika antzerki taldearen pregoiarekin hasiko dira, Txosna Batzordeak “oholtzetatik herriari eman dioten guztia” aitortu nahi baitio.

Txosnaguneak iazko formatu antzekoa izango du, bi karpa, sukaldea eta eszenatoki handi jarriko baitira. Aurten, ez da ipiniko eszenatoki txikia.

Urriaren 11n, Durangaldeko Insömnia, Dube, Ezta Ilen eta Nevadah taldeek egitarauari hasiera emango diote. Hurrengo egunerako, edozein herritarrek parte hartu ahal izango duen Dj maratoi herrikoia antolatu dute.

Urriaren 13an, Nafarroatik gerturatuko musikariak izango dira agertokian, bata bestearen jarraian  Broken Brothers Brass Band, Ibil Bedi eta Skabidean taldeak izango baitira. 14an joko duten Les Sauvage Mj eta Eromena Djaren ekitaldiek emango diote amaiera lehenengo asteburuari.

Nakar, TOC eta Biznaga taldeek emango diote hasiera bigarren asteburuko kontzertuei urriaren 20an, eta 21ean Aiaraldea Sound Systemek joko du.

Gaueko kontzertuez gain, egunean zehar egongo den eskaintza ere “indartsua” izango dela azpimarratu dute eragileek. Izan ere, betiko ekintzak mantenduko dituzte, “hala nola, San Fausto eguneko paella txapelketa eta erreka jaitsiera, gazte eguna, Kuir eztandak antolatutako karropoteoa eta tortilla txapelketa”.

Elkartasun eguna

Aurten, beste itxura bat emango diote Elkartasun egunari, bermuteoa antolatu baitute urriaren 21erako, KSKA-ko pintxadarekin girotuta”. Mozorro egunerako proposatu duten gaia ‘Arte eszenikoak’ izan dira.

Euskararen arnasgunea bilakatzeko helburuarekin, “hurbiltzen den oro euskaraz hitz egitera” animatzen dute.

Txosnagunea “denontzako espazio segurua” izatea nahi dutenez “protokolo bat martxan izango dela” adierazi dute. Gainera, “inolaz ere ez dira jarrera edota eraso arrazista, sexista ez LGTBI+fobikorik onartuko, eta horien aurrena erantzungo dugu”, azpimarratu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados