Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Mozorro lehiaketa eta afari herrikoia Inauterietan

Aurtengo Inauterietako eskaintza zabala antolatu du Berrizko Udalak, barikurako eta zapaturako hainbat ekitaldi iragarri dituzte, kalejira, txokolatada, kontzertua eta mozorro lehiaketa, besteak beste. Afari herrikoi bat ere egingo da larunbatean, Olakueta frontoian, parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez txartela erostea.

Haur-eskolaren kalejirarekin hasiko dira Inauterietako ekitaldiak, datorren barikuan goizeko 10.30etan. Ondoren Mozorroen kalejira egingo da Berrizko kaleetatik zehar. Arratsaldean trena ibiliko da Olakuetarik Elizondora. 17.30etan umeentzako ???Ba zen behin…espazioa??? antzerkia taularatuko du Poco Pico Teatro taldeak frontoian. Ondoren txokolate dastatzea egingo da probalekuan.

Larunbatean, otsailak 13, Sama Siku Txarangak herriko kaleak alaituko ditu, arratsaldeko 17.30etatik aurrera. Ondoren koadrilen arteko topaketa egingo da eta 18.30etan mozorro lehiaketa, Elizondo plazan. Afalostean emango dira sariak.

Gauean berriz  afari herrikoia ospatuko da Olakueta frontoian. Bertan parte hartzeko derrigorrez mozorrotuta joan beharko da. Afaria 9etan izango da eta txartelak Etxebarria estankoan eta Ama-Lur liburu-dendan daude salgai . Txartelak erosteko azken eguna otsailaren 10ean izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados