Azken asteetan Euskal Herriko hainbat herritan ‘Larrialdi egoerari, tamainako erantzuna’ goiburuarekin burutzen ari den janari bilketarekin bat egingo dute datorren astean Durangon. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Parte-hartze Tailerrak deitutako ekimenaren bidez bildutako jaki guztiak Moriako kanpamendura bidaliko dira.
Ekimen honekin arroz luzea, garbantzuak, dilistak eta babarrunez gain makarroiak, atun eta sardina latak, oliba olioa, esne hautsa eta energia-barratxoak bildu nahi dira. Gainera, piperbeltza eta piperbeltz zuria, kuminoa eta currya bezalako espeziak ere jasoko dira.
Bildutako produktu guztiak Zaporeak GKEri zuzenduko zaizkio eta erakunde honek Greziako Morian dagoen kanpamendura bidali eta bertan prestatuko ditu. Eremu horretan 12.000 errefuxiatutik gora daude.
Durangon egingo den produktu bilketa eguenean eta barikuan (urriak 8 eta 9) 16:00etatik 20:00etara eta zapatuan (urriak 10) 10:00etatik 14:00etara burutuko da.
Se me ocurre que mejor fletar aviones y traer a todo el mundo a Europa y así se evitarían el viaje penoso.