Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Miren Amuriza eta Igor Elortza bertsolariak, Bizkaiko Txapelketaren bila

Zortzi bertsolari lehiatuko dira bihar izango den Bizkaiko Txapelketaren finalean. Durangaldeak ordezkari bi izango ditu: Miren Amuriza berriztarra, eta Igor Elortza durangarra. Biak txapelaren  bila joango dira. Ekitaldia, Bilboko Miribillan ospatuko da, arratsaldeko 17.30ean.

Amuriza eta Elortzarekin batera, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeita bertsolariek lortu dute azkeneko saioan abesteko txartela. Jon Lopategik jantziko dio txapela irabazleari.

Lopategi bertsolari belaunaldi oso baten bultzatzailea izan da, plazaz plaza kantuan aritzeaz gain lan handia egin baitu Bizkaiko bertsolaritzaren transmisioan. Guzti hori eskertu nahi dio Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eu web gunean salgai dira. Arruntak 16 euro balioko du, gazteena, berriz, 8 euro eta bazkideena 12 eurotan salduko da. 

Berbaro Elkarteak, berriz, autobusa jarriko du finalera joateko. Autobusa 16.00etan irtengo da Madalenatik. Txartelak Plateruenean salgai jarri dira 5 eurotan.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados