Banner en desktop Banner en móviles
Dendak Bai
Maristak Durango
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea

Mikro irekia eta bertso bazkaria izango dira zapatuan Iurretan egingo den Sare Egunean

IurretaSareEguna

Euskal preso, iheslari eta deportatuei legez dagozkien eskubideak berrezartzeko helburuarekin jarduten den Iurretako Sare herritarrak,hainbat ekimen prestatu ditu aste honetarako. Zapatuan egingo den Sare Egunaz gain, motxiladun umeen inguruko ekimenak antolatu dira eguenerako, Ibarretxe kultur etxean.

Arratsaldeko 17:00etatik 20:30era ikusgai egongo den ‘Motxila etorkizunez bete’ erakusketarekin hasiko dira eguenerako prestatutako ekitaldiak. 19:00etan berriz,  Iurretako motxiladun umeen esperientzia azaltzeaz gain, motxiladun umeen dokumentala jarriko da ikusgai.

Zapatuko Sare Eguna berriz, goizean zehar egingo den mural margoketarekin hasiko da. 13:30ean ‘mikro irekia’ eta ekitaldia egingo da Dantzari plazan eta bertan instrumentu bat jo, olerkia irakurri, dantzan egin, bertsoa bota, abestu, marraztu edo testu bat irakurri nahi duen edonork mikro aurrean jarri eta bere ekarpena egiteko aukera izango du. Bertan egon nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik sareiurreta@gmail.com helbidean.

Askondoko aterpean egingo den bertso bazkariarekin amaituko dira goizeko ekitaldiak. Otordua Alaia Martin, Txaber Altube eta Aitor Bizkarrak girotuko dute eta bertan egoteko txartelak aldez aurretik erosi behar dira Gauargi tabernan 15 eroren truke, edo 10 eurotan ikasleak eta langabetuak.

Bazkalostean kale animazioa egongo da Iurretako tabernetan zehar.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados