
Kementsu Elkarteak eta Mirugain Mendi Taldeak gaur eta bihar egingo den XXVIII. Perretxiko erakusketa antolatu dute. Prestatutako egitaraua gaur taldeka egingo den perretxiko bilketarekin hasiko da.
Goizeko 9:30ean plazatik irtengo diren taldeak perretxikoak, onddoak zein zizak bilatuko dituzte herri inguruetan eta eguerdi aldera batutako aleen sailkapena egingo da.
Erakusketarako norbaitek bere kontura jasotako perretxiko-aleak aurkeztunahi baditu, 13:00ak orduko eraman beharko ditu Kultur Etxera.
Bihar egingo den Mikologia erakusketan berriz, zenbait perretxiko mota dastatzeko aukera egongo da.