Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Mikel Urrutia izango da Abadiñoko EH Bilduren alkategaia maiatzeko Udal hauteskundeetan

mikel-urrutia-abadiño-ehbilduAbadiñoko EH Bilduk Mikel Urrutia izango du alkategai datorren maiatzean izango diren Udal hauteskundeetan. Alderdi soberanistaren zerrendaburua Abadiñoko Udaleko zinegotzia da gaur egun eta ikasketez ingeniaria bada ere ogibidez Abadiñoko institutuko irakaslea da.

Zinegotzi betebeharrengandik jasotako esperientzian oinarrituta, “prest dago udaletxearen gidaritzarako eta zabaltzen den ziklo berri honen lidergoa eramateko”, alderdi abertzaleak zabaldutako prentsa oharrean azaltzen denez. Urrutiak “Abadiño justu, feminista, inklusibo eta parte hartzaile baten alde egingo du lan”.

EH Bilduk zabaldutako oharrean aurreratzen denez, alkategaia herriko “baliabideak hobeto eta era eraginkorragoan” erabiltzen saiatuko da, udaletxearen kudeaketan hainbat gabezi ikusten baitira.

Alkatetzara helduz gero, Urrutiak “herritarrei udaleko erabakietan parte hartzeko aukera zabalduko die”; Ondasun Higiezinen Zerga (IBIa gaztelaniaz) jaitsiko du, zerga sistema duin eta justua arautuko baitu “herritarrak ito gabe herriko beharrizanak betez” eta gastu ez-funtsezkoak ezabatuko ditu “herriko ekipamenduen mantenu egokian eta estrategikoak diren alorretan erabiliko du dirua”.

Inbertsioen alorrean gastua modu orekatuan egitea aurreikusten du, estrategikoak diren gaiak lehenetsiz; haur eta gazteen aisialdi eskaintza hobetuko du; etxebizitzen alokairurako laguntzak emango ditu edo ‘Abadiño lagunkoia’ko helburuak betetzeko inbertsioak egingo ditu.

EH Bilduk urtarrilaren 19an, eguerdiko 12:00ean egingo du Mikel Urrutiaren aurkezpen ekitaldi publikoa Txanporta kultur etxean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados