Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mikel Urdangarin eta antzerki saioak egongo dira Abadiñon Euskararen Egunaren inguruan

‘Margolaria’ pelikula egongo da ikusgai bihar, 20:00etan, Errota Kultur Etxean.

Abadiñoko Udalak bihar bertan hasi eta abenduaren 3ra arte jarraipena izango duten ekitaldi ugari prestatu ditu Euskararen Egunaren harira, herriko hiru Ikasleen Guraso Elkarteen, Katalamixon Aisialdi Elkartearen eta Astola Igeriketa Taldearen laguntzarekin. Antolatutako ekitaldi soziokulturalen bidez “herritar guztiak euskararen sustapenean inplikatu” nahi dituztela adierazi du Mikel Garaizabal alkate eta Euskara arloko zinegotziak.

Prestatutako egitaraua bihar bertan hasiko da ‘Euskaraz Bizi’ postal lehiaketako sari-banaketarekin, eta ondoren, aurkeztutako lanekin erakusketa irekiko da.

20:00etan, ‘Margolaria’ dokumentala emango da eta jarraian solasaldi musikatua eskainiko dute Oier Aranzabal filmaren zuzendariak eta Mikel Urdangarin abeslari eta dokumentalaren protagonistak. Ikuskizunerako gonbiteak Errotan bertan edo Mediatekan jaso behar dira, eskatzaile bakoitzentzat bi jaso ahal izango dituela.

Ikuskizuna San Salbadorren

Zapatuan, 16:30ean hasita, ‘Merindadeko Batzarra’ ikuskizuna eskainiko dute Abadiñoko Institutuko ikasleek Gerediagako San Salbador ermitan. 19:00etan berriz, Behibi’s Antzerki Talde profesionalak ‘Murren Bidaia’ antzezlana taularatuko du Errota Kultur Etxean. Ikuskizunerako gonbiteak Errotan bertan edo Mediatekan jasoko dira.

Kale antzerkia izango da domekan ere, goizeko 11:00etan hasita ‘Tripaki saltsa’, ‘Oilo ama’ eta ‘Boxers’ obrak antzeztuko baititu Pez Limbo taldeak, San Trokaz elizatik abiatu eta Zelaietako kaleetan zehar. Eskaria egonez gero, bigarren ekitaldi bat ere eskainiko da 12:30ean.

Herri bazkaria egingo da ‘maleta siku’ erara Probalekuan, 14:30ean hasita, eta bertan egoteko txartelak Mediatekan eta Errotan erosi ahal izango dira. Ondoren, bingo musikala egongo da, eta 17:30ean ‘Herri Kirolak’. Eguna borobiltzeko txokolatada eta bizkotxoa dastatzeko aukera egongo da institutuko ikasleek eskainita.

Abadiñon prestatutako egitaraua Euskararen Eguna ospatzen den abenduaren 3ko ekitaldiekin osatuko da. 16:45ean, Abadiñoko Institutuko ‘Bat-bateko’ bertsolaritza taldeko kideen hitzaldia egongo da Matienako frontoian eta 17:00etan ‘Totoro basoa eta jolasak’ ikuskizuna eskainiko du Oliver magoaren konpainiak. Amaitzeko, Matiena Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak antolatutako txokolatada egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados