Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Migrazioen inguruko ikuskizun berria aurkeztuko du Kriskitin Dantza Taldeak

Migrazioen inguruko ikuskizun berria aurkeztuko du Kriskitin Dantza Taldeak

Migrazioetan oinarrituta, Kriskitin Dantza Taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du gaur Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Zilar Astearen programazioaren barruan kokatzen da “Erbestea Aberri” izeneko emanaldia. Gaueko 21.00etatik aurrera ikusgai izango da.

Inma Garrastatxuren gidaritzapenan, Kriskitineko dantzariek talde-lanean sortu duten ikuskizuna da “Erbestea Aberri”. “Tradizioa baztertu barik baina berritasunaren bila ausartu gara oraingoan ere”, aurreratu dute dantza taldetik.

45 minutu inguruko iraupena izango duen ekitaldiaren helburua, “zirrara sortzea, hunkitzea eta  hausnarketa eragitea dira”.
Ikuskizunean “geure burua migratzailearen azalean jarriko dugu Kriskitineko dantzariok eta ikusleak be paper berean jartzen ahaleginduko gara”, aurreratu dute.
 
Sarrerek 3 euro balioko dute eta Plateruena Kafe Antzokian salgai izango dira. “Gizakia betidanik izan da migratzailea eta horrela jarraitzen du milaka urte ostean. Migrazioa, gizakia jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera joatea da. Gatazka politikoak edo beharrizan ekonomikoak bultzatuta hartutako bidea izaten da. Bide aldapatsua sarri askotan”, azpimarratu dute Kriskitinetik.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Mari

    Hunkigaria eskaini zenuten ikuskizuna. ZORIONAK talde osoari.
    Inma, jarriatu zure sormen hori lantzen. Itzela izan zen atzokoa.
    Mosu handi bana.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados