Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Haizetara
Azoka Idiomas
Soinua Durango

Mendiolako eskolaren mendeurrenerako dokumentala eta argazki erakusketa prestatu dituzte

Mendiolako auzo-eskola sortu zenaren mendeurrena ospatuko dute maiatzaren 25ean Abadiñoko auzo horretako Errekatxo elkarteak antolatuta. Eguneko ekitaldi nagusiak argazki zaharren erakusketa eta espresuki egindako dokumentalaren aurkezpena izango badira ere, bazkaria eta bestelako ekitaldiekin osatuko dute egitaraua.

100 urte betetzen dituen eskolaren eraikinean, gaur egun, Errekatxo elkartea dago, baina “1986-1987 ikasturtera arte egon zen martxan, eta hurrengo urtean gaur egun hartzen duen auzo elkartea bihurtu zen”, dio Loli Agirre Errekatxo elkarteko kidearen esanetan.

Eskola irekita egon zen urteetan bertatik zenbat haur pasatu ziren jakitea ia ezinezkoa da. “Mendiolako umeekin batera Sagasta, Larringan, Gozentzia eta, pertsona batzuen arabera, Urkiolakoak ere joaten ziren bertara”, Agirrek dioenez.

Eskola eraikitzea ere garrantzitsua da mendiolarrentzat, eraikina auzotarrek beraiek egin zutelako, “eta, kasu batzuetan, obretan parte hartu zuten gaztetxo batzuk, gero ikastetxeko ikasleak izan ziren”. Hala ere, harginak, arotzak eta beste profesional batzuek izan ziren “eta han lan egindako orduak eta beren lanagatik kobratu zutena duela urte batzuk argitaratu zen liburuxka batean jasota dago”.

Ehun urteko istorioaren hainbat atal 11:00etan zabalduko den argazki erakusketan egongo dira ikusgai. Auzotarren artean bildutako irudiek “oso interesanteak” direla deritzo Agirrek, eskola barruko ikasle eta irakasleak azaltzeaz gain eskola inguruan egiten ziren ekitaldiak ere ipiniko direlako.

Dokumentala

Eguerdian, Mendiolako Alluitz dantza taldearen ekitaldia egongo da eta ordu erdi geroago ‘Errekatxo baten onduen’ izenburua duen dokumentala estreinatuko da. Markel Onaindia kazetariak egindako ikus-entzunezkoak eskolako maisu eta maistra izan ziren Joaquín Rueda eta Mila Berrioarteortuaren testigantzekin batera, hainbat auzokideek bizi izan zituzten abenturak azaltzen ditu. Iñaki Goiogana historialariak ere ekitaldian parte hartuko du.

Emanaldiaren ondoren, bertaratzen direnen arteko berbaldian parte hartzeko aukera egongo da. 14:30ean bazkaria egongo da eta bazkalosteko kantu eta musikarekin osatuko da egitaraua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados