Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Martxan da ‘Merkatari’ APPa, Elorrioko herritarrak denda txikietara hurbiltzeko asmoz

 

merkatari appElorrioko udalak eta Elorrioko Merkatari Elkarteak (EME) ‘Merkatari’ teléfono aplikazioa jarri dute martxan udalerriko merkataritza txikiaren egoera hobetu eta herritarrak dendetara gerturatzeko asmoz. Komunikazioa erraztuko duen aplikazio berria dendarien eta bezeroen esku dago jada, mota guztietako 40 komertzio batuz.

Aplikazioak, bezeroa fidelizatzeko baliabide berriak eskainiko dizkio dendariari. Modu erraz batean, dendariek eskaintzak eta berrikuntzak helarazi ahal izango dituzte, baita beraien kontaktu-datu, katalogo zein deskripzioak ere.

“Bezeroek ere ‘Merkatari’ deskargatzeko zenbait arrazoie dituzte: modu erraz batean herriko eskaintza komertziala ikusi eta produktuak eskatzeko, eskaintza orokorrak eta pertsonalizatuak jasotzeko eta dendariekin txat bidez kontaktatzeko aukera izateko“, adierazi dute aplikazioaren bultzatzaileek.

Merkatarien artean oso harrera ona izan eta gero, bezeroak ere animatzea espero dute. Horretarako, zenbait zozketa eta ekimen prestatu dituzte bezeroak saritzeko helburuarekin. Aplikazioa doakoa da eta Android eta iOS gailuetan deskargatu daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados