Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore

Martxan da 500 euro saritan banatuko dituen Zaldibarko jaietako kartel lehiaketa

kartel lehiaketa zaldibar 2019Urtero bezala, Zaldibarko Udalak jaietako kartel lehiaketa martxan jarri du. Irabazleak 250 euroko saria jasoko du eta bigarren kartel onena aurkezten duenak 150 eurokoa. Horretaz gain, 14 urte edo gutxiago dauzkatenen artean aukeratutako lan onenak 100 euroko balioa duen sari berezia jasoko du.

Lehiaketa nahi duen orori zuzenduta dago eta kartelak kartazal itxian eta ‘2019ko Zaldibarko Jaiak’ lemapean aurkeztu behar dira, azalean egilearen adina ere zehaztu behar da. Barruan, eta beste kartazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, bizilekua eta helbidea jasoko dira. Egile bakoitzak ezin izango du lan bat baino gehiago aurkeztu.

Kartelak euskarri fisikoan aurkeztu ezkero, DIN A3 formatua izan beharko dute eta udaletxeko bulegoetan entregatu beharko dira. Euskarri digitalean aurkeztu nahi badira, aldiz, kultura@zaldibar.eus helbide elektronikora bidali behar dira. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 28an, arratsaldeko 15:00etan bukatuko da.

Jai batzordeko partaideek osatuko duten epaimahaiak, maiatzaren 29an emango du ezagutzera bere erabakia eta saririk jaso ez duten lanak Udalak ikusgai jar ditzake jaietan zehar. Gaia norberaren aukerakoa izan arren, ez da irudi eta testu sexistarik onartuko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados