Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Markeliñe konpainiak eskainiko duen emanaldiarekin hasiko dira domekan Etxanoko jaiak

Musika, bertsoak, dastaketa gastronomikoak eta pilota partiduak, besteak beste, tartekatuko dira domekan hasi eta martitzenera arte ospatuko diren Etxanoko jaietako egitarauan.

Etxanoko bizilagunak eta gerturatzen direnak igandean hasiko dituzte jaiak, txupinazoarekin, erraldoien kalejirarekin eta mus txapelketarekin. Jarraian, Markeliñe konpainiak ‘Txef Nature’ ikuskizuna antzeztuko du eta 20:30ean tortilla txapelketa izango da. 22.30ean hasiko den bertso saioan, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Sustrai Colinak Amaia Aurrekoetxeak proposatutako gaiak kantatuko dituzte.

Asteleheneko egitaraua 11:00etako mezarekin eta pilota jaialdiarekin hasiko da. Eguerdian, pilota partidua jokatuko dute Oinatz Bengoetxea eta Unai Urienek Iñigo Atutxa eta Gorka Lazkanoren kontra. Goizeko egitaraua herri-bazkariarekin osotuko da.

Arratsaldean, omenaldia egingo zaie aitite-amamei Etxanoko dantza taldearen partaidetzarekin, Eingo taldeak girotutako erromeria hasiko da eta talo ekologikoak dastatzeko aukera egongo da. Kittu taldearen saioak agurtuko du eguna.

9:30ean irtengo den Xeberren omenezko mendi martxarekin abiatuko dira martitzeneko ospakizunak. 11:00etan meza emango da eta ondoren Artzain txakurren lehiaketa egongo da. Arratsaldean, umeentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak;  hirukoteen arteko briska txapelketa, parrillada eta 22:00etan hasiko den Eñaut Elorrietaren kontzertu akustikoak emango die amaiera aurtengo ospakizunei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados